|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-04-08 ¦ 09:11 ¦ masai-ikastaroaBatzuetan errore inozoenak hondatzen du mezu osoa. Kartel erdia euskal letra tipoarekin agertu arren, gauza bakarra okurritu dakioke euskaldunari hori ikusita: aaaa! AAAAAAAAAAA!
Donostiako Udalaren webgunera jo dugu, ea oharrik utzi daitekeen bertan errorea zuzentzeko eskatuz, eta, han beste sorpresa batekin egin dugu topo... Artikulua jan edo ahazteko kontu hau, tamalez, askotan ikusten dugu euskarazko ohar publikoetan. Hona beste bat:
Baina okindegikoak probisionala dirudien bitartean, luzaroan kalean dagoen kartela Donostiako zerbitzukoa. Donostiako Udalaren Udal Biltegi delako(a) zenez kontua, Udalaren Donostia.org webgune ofizialera jo dugu ea handik abisu eman ote daitekeen errorea zuzentzeko. Egia esanda, herritarren informaziorako zenbait zerbitzu iragartzen dira, baina mezuak uzteko postontzi argi bat ez dugu aurkitu. Une batez, menuan herritarren karpeta aurkiturik, han klikatu dugu baina bertan aurkitu duguna beste gauza bat da: herritarren carpeta.
HerritarrenCANALCARPETA.jpg 13KB (13696 byte) Erantzunak#1. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!Musde H ¦ 2010-04-08 ¦ 09:56Klarki..., hainbeste eta hainbeste aldiz "Donosti" esan, eta gero gerokoak. Hala ere, esne-saltzailea esne saltzen duena da, ala esnea? #2. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aarrrggg!Anton ¦ 2010-04-08 ¦ 09:58Uste dut Victoria Eugenia dela eraikina. #3. Aaaaaaaaaaa! Parkeetan, demontre!leire narbaiza ¦ 2010-04-08 ¦ 10:17Mi ezin naiz pasatu umeen parkeetatik. Berez, gauza aspergarria da. Baina hainbat esaldi entzuten ditudanean belarrietan piiiiiiiiii entzuten hasten naiz. Esaldi hauek dira errudunak: #4. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!Luistxo ¦ 2010-04-08 ¦ 10:17Euskal letra tipoa erabiltzeak ezertan errazten digu komunikazio publikoa euskaldunoi? ze eratako keinua transmititu nahi digute hori darabiltenek? Gogora datorkit Markos lagunak Twitterren zabaldu zuen hau:
#5. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!love jauna ¦ 2010-04-08 ¦ 10:17Kontxo, Donostiako Udaltxeko webgunean norbaitek Sustatu jarraitzen du. Dagoeneko akatsa konpondu dute #6. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!Sustatu ¦ 2010-04-08 ¦ 10:27Egia da, bai, Love: Herritarren carpeta karpeta da jada. Ea Biltegikoa orain... Anton lagunak Victoria Eugenian kokatzen duen hori... Donostia 2016 kanpainako kartelen bat izango da. Ea norbaitek ilustratzen duen. #7. "Aaaaaaaaaaa"-k eta "H"-akGoio Arana ¦ 2010-04-08 ¦ 10:58Pobes herrian (Araba) amaierako "A"-k ez daude galzorian, aldiz, "H"-ak arrisku bizian dadue; bai behintzat *zeharbide arriskutsu* honetan:
#8. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!Anton ¦ 2010-04-08 ¦ 12:04Ilustratuik azkenean! SAN SEBASTIAN- DONOSTIA 2016, erdaraz lodi eta euskaraz lauso. #9. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!Ana Morales ¦ 2010-04-09 ¦ 21:53Ai, Leire Narbaiza, uste dut zu eta biok parke berberetatik pasatzen garela!! Ez dakizu zenbateraino egiten dudan bat zure kexuarekin. Besarkadak ematen hasteko moduan. Ni ere belarriak errementatu beharrean jartzen naiz hainbeste "nahi duzu bokadillo?" eta "hartu platanito"-rekin. #10. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!leire narbaiza ¦ 2010-04-10 ¦ 11:05Aupa, Ana Morales! #11. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!Jaione ¦ 2010-04-11 ¦ 10:16
#12. Re: Donostiako Udalarentzako mezua: Aaaaaaaaaaa!Donostiako Euskararen Udal Patronatua ¦ 2010-04-14 ¦ 18:49Eskerrik asko esatea baino ez zaigu geratzen. Izan ere, Donostiako Udalean euskararen erabilera indartu dadin egunero lanean dihardugunok ez ditugu gure hizkuntzan, oraindik ere, egiten diren akats guztiak harrapatzen. Beraz, denak adi egotea eskertzekoa da. #13. Aaaaaaaaaaa! gehiagoGoio Arana ¦ 2010-05-02 ¦ 13:39Arrasateko tindategi bateko zerbitzuen zerrendan aurkitu dugu "A" (eta "AK") falta ugari:
Egia esan, duten logoan, dendaren izena jartzeko moduagatik kontura gara "harreman berezia" dutela dintategi horretan "a"rekin:
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Masai IkastaroaKaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.
Tankera honetako bitxikeria gehiago: Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com Albiste gehiagomasai-ikastaroa gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|