|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz online© cc-by-sa Maite Goņi ¦ 2010-03-15 ¦ 07:53 ¦ jokoakBetidanik gustatu izan zaizkit hitzak, eta horiek bezainbeste, ia-ia, hitzekin zerikusia duten lehiaketak, jokoak Etxean nagoenean, adibidez, askotan pizten dut telebista Pasapalabra programaren azken txanpa ikusteko, non alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Eta beti inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako nioke . Ba, horra, hemen da Hitzapasa.
Geroago, Gaurko Hitza blogarekin hasi nintzenean, egunez egun ipintzen nituen hitz horiek praktikatzeko hitz-jokoak sortzeari ekin nion. Orduan ere, ditxosozko erroskoa buruan nuela, han eta hemen galdezka hasi nintzen, ea norbaitek ezagutzen ote zuen Pasapalabra sortzeko aplikaziorik edo. Adibide batzuk bidali zizkidaten PowerPoint eta JClic programak erabiliz egindakoak (esker mila, Anibal De La Torre) eta beste bakarren bat ere topatu nuen (Pasapalabra navideņo), baina nahiko urrun zeuden nik buruan nuen hartatik. Duela hilabete batzuk, ordea, sarean bi adibide hauek topatu nituen: Pasapalabra eta Pasaconjuro. Horietatik tira eginez, sortzaileekin harremanetan jarri eta jatorrizko artxiboak lortu nituen. Hainbeste denbora atzetik ibili ondoren, gainera, biak egun berean. A ze gauzak! Kontua da biak ala biak .fla artxiboak zirela. Flasha menperatzen ez nuenez, Twitter bidez laguntza eskatzea otu zitzaidan. Horrela, La Personnalitéko Goiok laguntza eskaini eta hitza hartu nion (bide batez, Diario Vasco.com-eko Kortabitarteri ere eskerrak eman nahi dizkiot, bera ere laguntzeko prest agertu baitzen). Gauzak horrela, Goiori zein aldaketa nahi nituen esan eta abian ipini zen. Bileraren bat, ordu batzuk eta hainbat buruhauste eta gero, azkenean, Larramendik esango lukeen legez: Ezina ekinez egina. Goio, hitzak motz geratzen zaizkit eskerrak emateko. Hitzapasa: Pasapalabra jokoa euskaraz onlineHasierako helburua Gaurko Hitzan azaltzen joan diren hitzak praktikatzea bazen ere, horiek oso zailak zirela ohartuta, maila edo urrats ezberdinetako ariketak sortzea pentsatu nuen, maila guztietako erabiltzaileek euren hiztegia hobetzeko aukera izan zezaten. Oraingoz, 3 urrats ezberdinetan banatutako 6 ale baino ez daude, baina pixkanaka-pixkanaka gehiago sortzen joango naiz. Jokatzen hasi aurretik, komenigarria litzateke ondorengo oharrak kontuan izatea:
Hitzapasa gehiago sortu ahala, >Gaurko Hitza eta euskaljakintza blogen eskuineko zutabeetan eskuratu ahal izango dira. Hasteko, baina, hementxe uzten dizuet 1. urratseko adibide bat (egin klik irudiaren gainean jokoari ekiteko). Ea gai zareten hitz guztiak asmatzeko! Zorte on! Guztiak ikusteko:
hitzapasa3.gif 19KB (19613 byte) Erantzunak#1. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineasier ¦ 2010-03-15 ¦ 10:15Oso ona! Eskerrik asko, Maite. Gauzatxo bat: lehenengo urratsaren amaieran flashak arazoren bat ematen dit, javascrypt problemaren bat, edo horrelako mezuren bat irten zait, eta ez dit lagatzen aurrera egiten. (beharbada nire nabigatzailearen kontua izango da). Eskerrik asko! #2. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineIņaki ¦ 2010-03-15 ¦ 10:25Ederra denborapasa! #3. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineJulen ¦ 2010-03-15 ¦ 16:00GNU/Linuxpean probatu dut eta ņ tekla ez du harrapatzen. #4. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineBorja ¦ 2010-03-15 ¦ 16:40
#5. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineLuistxo ¦ 2010-03-15 ¦ 16:52Oso ona Maite. Ez duzu galde-erantzun berriak gehitzeko formulariorik sortu behar? #6. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlinetxerra ¦ 2010-03-15 ¦ 19:38Ikaragarria benetan #7. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlinetxerra ¦ 2010-03-15 ¦ 20:01Ikaragarria benetan #8. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineMaite Goņi ¦ 2010-03-15 ¦ 23:32Hasteko, mila esker, bai hemen eta bai Twitterren, mezua utzi duzuen guztioi!Oraindik akatsen bat edo beste ager badaiteke ere, badirudi orokorrean nahiko ondo doala. Asko eskertzen dizuet akatsak non dauden esatea eta, noski, hobetzeko proposamenak, ideiak edo bururatzen zaizkizuenak gustu handiz jasoko ditut. ;-) #9. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineTxopi ¦ 2010-03-16 ¦ 09:23Webgune hau beste gai guztiz desberdin bati buruz bada ere, erabiltzaileek galderak eta erantzunak proposatu eta erantzun egokienak denen artean lantzeko sistema bat dauka. Denbora eta indar nahiko izanez gero, begiratu ea ideia hori nolabait Hitzapasara moldatu daitekeen: http://es.akinator.com/ #10. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineGorri ¦ 2010-03-16 ¦ 10:29Eskerrik asko horrelako jostailu polita opari emateagatik! #11. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineMaite Goņi ¦ 2010-03-16 ¦ 10:31Mila esker, Txopi! Hartuko dut tartea begiratzeko, horixe baietz! ;-) #12. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineMaite Goņi ¦ 2010-03-16 ¦ 10:54Gorri, proposamena onartuta eta orain arteko guztiak eta originala aldatuta. Hemendik aurrera "paso egin" ordez, "pasa hitza" (askoz ere hobeto geratzen da). Mila esker!!! ;-) #13. Re: Hitzapasa: telebistako Pasapalabra euskaraz onlineibai ¦ 2010-03-16 ¦ 20:07Zorionak egindako lanagatik!! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|