Itzuli orri nagusira Bidali hau

#Hitzokei: Bota lasai

© cc-by-sa  Markos Gimeno ¦ 2010-03-08 ¦ 12:20 ¦ letrak-sare-kantoitik

Txorrada bat idatzi dut. Eta gogoa lotu zait aspaldiko tontakeria ahaztu bati. Eta berritu egin zait tontakeria hura idatzi nueneko unearen gozamena. Baina idatzitako hura desagertu zen, lotsak ala beldurrak bultzatuta. Ideia bikain bat zenaren bozetoa, urratu batez estalia. Eta horrela hainbat eta hainbat. Orain, idatzi eta marraztutako denak gordetzen ditut, ia maniatikoki, gazteagoko ezkortasun haren kalteaz jakitun. Inoiz baliatuko ditudalakoan. Hitzokei egitasmoak balio bat badu, halako erokeriei bidea ematearena.

Publizitatea

Aurrekoan, Twitterrean, zuzentasun politikoaz haratagoko hitzokeien onargarritasunaz galdera bat zebilen. Erantzuna: Askatasuna. Idatzi duzun horrek gozamena eman badizu eta aske sentitzen bazara hori botatzeko, Hitzokei hiztegian muga bakarra dago, formatuari dagokiona,

Terminoa: definizioa #hitzokei

Lerrook idazterakoan 710 hitzokei bildu ditu hitzokei.tximinia.net webguneak, 65 autorek emanak. Hona artxiboko batzuk. Politikoki zuzenak? Zuek esan:

ANOROTO: Bizkaiako herria. Euskal Herriko Sitges. @xuriken

ARTALDE: Berriako blogariak. @smuakr

DEMAGALDU: Apustua galdu duen emakumea. @xuriken

HIPPOYTU: Tximaluze lorezaleei paliza eman. @smuakr

HITZASPERTU: Hiztegia osatzearren, besteak nazkatzeraino jardutea, okei? @iPtx

HITZOPUTA: Hitzokei-ra jolastuz beste twitterlariak nahita hitzaspertzeko asmoa duen hitzokeilaria. ( ikus "hitzaspertu"). @xuriken

SUCKIA: Beti felazioaren atean geratzen direnen abizena. @julen

ZABORTATU: Fetua hil eta organikoen poltsara bota. @smuakr

Erantzunak

#1. Re: #Hitzokei: Bota lasai

Mesedez Beltz ¦ 2010-03-08 ¦ 15:19

Ba, beste doxena erdia:

Urdaiazpiko: gainekoa gorabehera, behealdean dagoenak indar edo nerbio gutxi duela adierazteko.
Txoriso: zein jatorritakoa den asmatu ezinik, pajaroak begira geratu zaizkio.
Bexamela: felazioa egiten hasteko agindua.
Dieta: debekatua, 16 urte barruan eman nahi ez baduzu.
Txitxarroa: coitus interruptus eta, gainera, prepotentzia.
Porrusalda: E.H.ko Mendebaldean, beste psikotropiko bat lehenesteko agindua.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Letrak Sare Kantoitik

Letrak Sare Kantoitik Anjel Lertxundiren ideia bat da, 1996an idatzi zuen Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala, jendearen ekarpenekin osatu nahi duena. Bere blogean ekin dio lan horri, eta hemen ere osatuko du. Baina sare kantoi honetan beste osagarri batzuk ere badira, Maite Goņi eta Markos Gimenorenak.

Gaurko Hitza: Maite Goņi irakaslearen blog-ideia, egunero euskarazko hitz bat aipagai. Ekarpenak: gaurkohitza@sustatu.com

#Hitzokei: Markos Gimenoren jokoa, asma ditzagun berbak denon artean. Ekarpenak: Twiterren #hitzokei etiketa jarrita edo hona idatzita: hitzokei@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz