Itzuli orri nagusira Bidali hau

Crystal Fighters: aurreskua eta txalaparta Londrestik?

© cc-by-sa  indezent ¦ 2010-03-04 ¦ 10:09 ¦ musika

Jatorri euskalduneko dantzaldiak Londresen. Crystal Fighters izena dute eta Londreskoak dira. Bai bai, londondarrak.

Publizitatea

Ematen duenez, kantaria napar baten semea da eta bera aitaren kultura integratu du bere musika eta ikuskizunean.

Beraien myspacean napar moduan agertzen dira eta jarraian dituzuen bi bideoklipak zalantzan jarri naute. Hala ere, ez, britainiarrak dira eta ematen duenez, naihiko ezagunak egiten ari dira irletan.

Apirilaren 2an Bilbon izango dira Kafe Antzokian.

Gero egongo da batenbat facebookek ezertarako balio ez duela esaten duena baina gaur bertan izugarrizko aurkikuntza egin dut sare sozial honi esker, Crystal Fightersen hauxe.

Erantzunak

#1. Re: Crystal Fighters: aurreskua eta txalaparta Londrestik?

Iras ¦ 2010-03-04 ¦ 11:04

Azaroan (gaizki ez badut gogoratzen) ere Kafe Antzokian izan ziren eta izugarrizko ikuskizuna eskaini zuten. Ni ez naiz musika elektroniko zalea baina kontzertu bikaina eman zuten. Eskenatokian jartzen duten energiagatik eta kantariak ematen duen showagatik soilik merezi du!

#2. Re: Crystal Fighters: aurreskua eta txalaparta Londrestik?

Irati ¦ 2010-03-04 ¦ 12:08

Kantariak azentu espainiar/euskalduna (bai, berdiank dira) dauka ingelesez, hau da, ez da nere ustez britaniar jatorrikoa.

#3. Re: Crystal Fighters: aurreskua eta txalaparta Londrestik?

Arisanz ¦ 2010-03-04 ¦ 12:46

Guztiz ados Iras-ekin. Ni ere egon nintzen Kafe Antzokian eman zuten kontzertuan, eta primeran pasatu genuen!

#4. Re: Crystal Fighters: aurreskua eta txalaparta Londrestik?

arka! ¦ 2010-03-20 ¦ 09:59

http://www.stereozona.com/ver.php?id=169

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz