|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet EHUko zientzietako euskal lerroen urtemuga© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-03-03 ¦ 11:12 ¦ irakaskuntzaEuskal Herriko Unibertsitatean zientzia eta teknologietako karrerak hasi zituen lehen promozioaren 30 urte betetzen dira aurten karrera hasi zutenetik, eta 25 urte lehen promozio hartako batzuek karrera amaitu zutenetik. Hori dela eta, ekitaldiak antolatu dituzte martxoaren 5erako EHUko Leioako kanpusean. Interneten ere materiala biltzen hasi dira, hala nola Joserra Etxeberria fisikariaren eskoletako irudi hau.
Sarean webgune bat jarri dute urtemugaren bultzatzaileek. Talde bat ere bai Facebook-en. Era berean, promoziokoen zerrenda dute sarean, eta horietako mordo batek ostiralean Leioan izango dela baieztatu du. Martxoaren 5ean burutuko den ekitaldirako egitaraua hau da:
Baina Jesus Mari Txurrukak joriago kontatu du egitarauarena hemen. Lagun zaharrekin topo egitean izan beharreko portaeraz ere aholkuak eman ditu Txurrukak. Fisika euskaraz, argazkiaGoian itsatsi dugun argazki horretakoa kontatu du blogean Joserra Etxeberriak. Euskadiko Kutxa edo Lankide Aurrezkiaren ekimenez egin omen zen argazki hori, baina urte haietako kontestuan ulertu behar da. Bereziki, Adolfo Suarezek egindako adierazpen txoro bat, zentzugabekeria zela euskaraz kimika nuklearraz inork jardungo zuela pentsatzea. Joserra Etxeberriak erantzun zion (fisikariaren ikuspuntutik), euskaraz fisika nuklearra irakasteko bi gauza behar direla, euskara jakin, eta fisika nuklearra jakin. JRE-ikasgelan578.jpg 63KB (65322 byte) Erantzunak#1. Re: EHUko zientzietako euskal lerroen urtemugaxuriken ¦ 2010-03-03 ¦ 12:15Argazi benetan polita... #2. Re: EHUko zientzietako euskal lerroen urtemugaIņaki Murua ¦ 2010-03-03 ¦ 21:37Eskerrak gutaz gogoratzeagatik. Aipatu dituzuen bideetatik, besteak beste, izango dute interesatuek ostiraleko gora beheren berri #3. EHUko zientzietako euskal lerroen urtemugaren bideoaEneko ¦ 2011-01-09 ¦ 23:21EHUko Arboretumeko ospakizunari buruz prestatu den bideoa youtubera igo dute, hemen dago: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|