|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Martxelo Otamendi ETBn agertu zeneko une bat© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2010-02-10 ¦ 08:07 ¦ egunkaria-libreEgunkariaren lehen epaiketa amaiturik, sententziaren zain gaude denak. Epaituak optimista ageri dira (Txema Auzmendi elkarrizketa honetan, adibidez), eta uste dut bai defentsak eta bai akusatuak bikain egon direla. Bereziki, uste dut Espainian eta Katalunian Martxelo Otamendik egindako jirak oihartzuna izan duela. Medio publiko katalanetan, behinik behin. Badirudi ETBn Martxeloren salaketak entzutea zailagoa dela. Baina garai batean agertu ziren. ETBrena da bideo ikaragarri hau, 2003koa, Martxelo Otamendi kartzelatik irten zenekoa. Herri Katalanetan zenbait agerpen izan zituen Martxelo Otamendik urtarrilean, eta medio publikoetan bi elkarrizketa aipagarri bereziki. Honako hau TV3 telebistakoa da. Beste hau Catalunya Radio irratian Manel Fuentes kazetariak egina. Irratia da, baina bideoz ere grabatu zuten. Bi elkarrizketa hauetan, elkarrizketatzaileak katalanez ari dira, eta Otamendik gaztelaniaz erantzuten die. Espainiako beste alde batzuetan egindako ekitaldiek ere interesa piztu zuten, baina ez komunikabideetan, badakigu zer diren Espainiako medioak oro har. Interneten, bederen, entzule eta partehartzaileen artetik mezua zabaltzen lagundu zuten. Zaragozan izandako ekitaldi batean, adibidez, kronika idazteaz gain sarera kargatu zuten ekitaldiaren audio grabaketa osoa. Luzea da grabaketa, Martxelo Otamendiz gain, parte-hartzaile direlako Carmen Labarca eta Fernando Burillo abokatuak, eta Ricardo V�zquez Prada kazetaria. Madrilen ere, urtarrilaren 23an ekitaldi bat izan zen, eta Martxelo Otamendirekin batera egon ziren Mariano Ferrer eta Isaac Rosa kazetariak, eta berriro Carmen Lamarca abokatua. Bideoz grabatu zuten, eta hemen dago 43 minutuko grabaketa. Ekitaldi honetan argazki sorta eder bat ere atera zuten, eta neuri, Isaac Rosaren hitzak iruditzen zaizkit interesgarriak, bai ekitaldian esan zituenak (kronikan ageri dira, hemen, argazkien azpian), baita handik egun batzuetara Publico egunkarian idatzitakoak. Iruditzen zait akusatuek egin duten salaketa publikoko kanpaina honek ez duela EAEko medio publikoetan isla zuzena izan. Iruditzen zait ETBeko albistegietan Txinako kuriositate gehiago erakutsi dizkigutela notizia gisa, Madrilgo epaiketa honen errealitatea baino, eta horren errua ez da, ez horixe, Olatz Simon edo Amaia Etxezaharreta bezalako profesionalena. Espero dut absoluzioa etorriko dela lehen epaiketa honekin, eta horrekin, bigarren epaiketaren esperoan bereziki, EITBk politika informatibo duinagoa eskainiko duela aurrerantzean. Erantzunak#1. Re: Martxelo Otamendi ETBn agertu zeneko une batKarloto ¦ 2010-02-10 ¦ 08:57Optimista ikusten zaitut, Luistxo, ETBren jarrerari dagokionez, horretarako motiboak izango dituzulako, agian. Caracasen berrehun lagunek eginiko manifa atera baina Bilbon ezker abertzaleak bilduriko milaka lagunen elkarretaratzea isiltzea izan da EITBren politika ("beti", esango nuke). #2. Re: Martxelo Otamendi ETBn agertu zeneko une batbego ¦ 2010-02-10 ¦ 10:16Egunkaria auzia izatea nahi nuke inflexio puntu berrikusle bat. Berrikuslea, izugarrikeria asko egin direlako komisaldegi eta epaitegietan. Zer du ezberdina Egunkari auziak, argi geratu dela atxilotuak ez zirela ezker abertzalearen ildo politikoaren aldekoak. Politikoki epaitu dituzte, eta fiskala konturatu zen lehenik, hankasartzea izugarria izan zala. Baina ezker abertzalekoak izan balira, ideologia hutsez? kartzelan leudeke egotzi ahal zitzaizkien ekintzak berberak izan arren ere, hots, ekintza eza izan arren ere. Helduko da eguna gure ilobek harriduraz begiratuko diotena abertzaletasun instituzional deritzon horri. ETAren indarkeriaren aurka mila jardunbide aurkituko dituzte hemerotekan. Baina torturaren aurka? estatu terrorismoaren aurka? bermerik gabeko epaiketen aurka? urte gutxi barru nabarmen ikusiko da zertara dedikatu diren batzuk, ordaintzen zienari men egin, espainolistei gorbernu aukerak ireki, eta orain, gobernutik at daudenean, beharrezkoa omen den herri mugimendua birrintzera, lotsagarria izango zaie, hala desio dut, gaur egun Frantzian Vichyko gobernua aipatzea bezain nazkagarria izango zaie gure ondorengoei gobernu autonomoa #3. Re: Martxelo Otamendi ETBn agertu zeneko une batizazpi ¦ 2010-02-16 ¦ 17:41Aurreko kalakan ere (Patxi Lopezen telebistan) Amaia Zubiriaren paparrean Egunkariaren aldeko pegatina...Imajinatzen al duzue bestelakoa balitz? #4. Re: Martxelo Otamendi ETBn agertu zeneko une batSustatu ¦ 2010-02-22 ¦ 11:00Joan den ostiralean, Maddalen Iriarte ETBko kazetari eta aurkezlea izan zen, besteak beste, Martin Ugalde Kultur Parkean Egunkariaren itxieraren 7. urteurrenean. Adierazpen askatasunaren aldeko testu zuzen eta zorrotz bat irakurri zuen Iriartek bertan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Egunkaria Libre!Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara. Kasuko FAQ edo galdetegia. Albiste gehiagoegunkaria-libre gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|