|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak dira© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-01 ¦ 10:32 ¦ historia
Berria egunkariak erreportaia zekarren joan den larunbatean Veleiako idazkunen inguruko azken albisteekin. Alberto Barandarian kazetarik sinatutako artikuluan, zenbait grafologok Veleiako idazkunak zalantzarik gabe faltsutzat jo dituztela azpimarratzen da. 2004ko jardunaldi batzuetarako prestatuko komun publiko moderno batzuetan agertutako marrazki eta graffitiak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute horiek eta 2005-2006 urteetan Veleian ustez agertutako ostrakak esku berak idatzitakoak direla. Komun modernoan latinezko hitzak ere agertu izan dira, eta zenbait marrazki ere bai. Zabalduenetako bat hau da, soldadu bat eta tribunus garrula lingua hitzak.
Komun horretako irudi eta idazkunak 139 ostrakarekin alderatu dituzte, Arabako Foru Aldundiaren enkarguz, zenbait grafologok. Hauen azken ondorioak aipatzen ditu asteburuko Berriako erreportaiak, eta bertan esaten denez, "zalantzarik gabe" ostraka horietako 78 komunetako idazleak berak idatziak dira. Bereziki, euskarazko idazkunak dituzten ostraka esanguruetsenetako batzuk daude auzitan 78 horien artean. Faltsutzat jotako idazkun horietako batzuk hauek dira (erreferentzia zenbakia da hasierakoa):
Azterketaren nondik norakoa honela azaltzen da Berriako erreportaian: «Zalantzarik gabe esku berak egindako» hitzen kasuan, euskarri bataren marrak modu ia milimetrikoan kalkatzen dira bestearen gainean. Halaber, lerro arteko aldeak ere esanguratsuak dira oso. Irudi luke txantiloi berarekin egindako idazkunak direla. Hainbat kasutan, ostraken eta komun publikoaren idazkunen tamainaren arteko erlazioa batetik hamarrerakoa da, «eta, beraz, lerro arteko konbinazioak berdinak baldin badira, ondorio zuzena da burmuin bakarrak zuzendu dituela tresnaren ibilerak». Txostenaren egileek Gratiniano Nietok 50eko hamarkadaren hasieran Veleian bertan egindako indusketa lanetako hainbat pieza aztertu dituzte, eta baita Pompeiako (Napoli, Italia) aztarnategian aurkitutako idazkun batzuk ere, parekotasunen bila. Ez dute «antzekotasun txikiena ere» topatu. Asterix komikien grafiaArtikulu honen goiburuan azaldutako letren konparaketa Herrian aldizkarian azaldu da (Arabako Kontzejuen aldizkaria, 6. alea, 2010eko urtarrila), baina moldatu egin dugu Sustaturako. Artikuluko grafiko batek alderatzen ditu ez bakarrik komunetako eta ostraketako letrak, baita Asterix komikietatik hartutako batzuk. Hona irudi orijinala:
Izatez, Herrian aldizkariko artikuluak ez du faltsutasunaren tesiarekin bat egiten: egiazkoak izan daitekezkeela eta gutxienik gehiago ikertu beharko litzatekeela dio artikulu horrek. Hemen duzue artikulu hori (gaztelaniaz). Erantzunak#1. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraOstraka ¦ 2010-02-01 ¦ 10:47http://www.elcorreodigital.com/alava/20091121/sociedad/grafologos-apuntan-eliseo-como-20091121.html #2. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraIñaki ¦ 2010-02-01 ¦ 10:58Hau izan da azken kolpea, errematea. Gora filologia! #3. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-02-01 ¦ 22:17Ariketatxo bat Sustatuko irakurle sufrituentzat: #4. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraIñaki ¦ 2010-02-02 ¦ 09:03Bla, bla, bla, bla eta martzianoak etorri ziren eta denek dantzatu genuen tangoa harik eta gasiosia amaitu zitzaigun arte. Benga ya. #5. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraiban ¦ 2010-02-02 ¦ 18:58«eta, beraz, lerro arteko konbinazioak berdinak baldin badira, ondorio zuzena da burmuin bakarrak zuzendu dituela tresnaren ibilerak» #6. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraiban ¦ 2010-02-02 ¦ 19:02“...eta letra bakoitzaren aukeraketa eta lerro arteko espazioak hainbeste errepikatzen direnez, horren azalpen bakarra da neurona sare berak sortutako elementu eta tresna grafikoak erabili direla, eta egitura neuromuskular eta koordinazio bisomotore bakarrak eraman dituela euskarrira; hau da, egile bakar baten lana dela”. #7. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraiban ¦ 2010-02-02 ¦ 21:02Patetikoak. Milaka euro xahutu demostratzeko Eliseo Gil eta Uderzo neurona sare bera dutela eta egitura neuromuskular eta koordinazio bisomotore berberekoak direla eta euskal inteligentsiako kazetari batzuk sinetsi! Eta plazaratu, erdal egunkari batek baino bi hilabete beranduago! #8. Aldundiak eskatuta, ez epaileakasier ¦ 2010-02-03 ¦ 10:27Grafologoen txostena ez da egin, goian esaten den bezala, "epaitegien aginduz", Arabako Aldundiak akusaziorako eskatuta baizik. Epaileek ez dute ezer eskatu. Alde handia, nik uste. #9. Re: Aldundiak eskatuta, ez epaileakSustatu ¦ 2010-02-03 ¦ 11:09Arrazoi du Asierrek. Gaizki genuen idatzita, "epaitegien aginduz". Zuzendu dugu. Eskerrik asko. #10. Eliseo Gilen gutuna gaurko Berrian indefentsioa salatzenOstraka ¦ 2010-02-03 ¦ 11:40Eliseo Gilen gutuna gaurko Berrian. Grafologia zientifikoaren, Kazetaritza objektiboaren eta Justiziaren alde Eliseo Gil Zubillaga
Irakurleek ulertuko duten bezala, nire egoera nahiko delikatua da dagoeneko, eta ezin diet nire aurkako eraso berriei bidea egiten utzi. Hala ere, bene-benetan sinesten dut izenburuan aipatzen ditudan asmoetan. Errespetu osoa diet bi espezialitateei. Lehena ia guztiz ezezaguna zait; bigarrenak laudorioz bete izan nau batzuetan, laidoztatu beste batzuetan. Azkenaldian, jazarpen publikoa eta iseka besterik ez dut jaso harengandik. Bi diziplinen independentzian sinetsi nahi dut, baina zoritxarrez ematen du «nire kasuaz» okupatzen den zenbait pertsonak interes berezia duela nire izen ona zikintzen. Orain arte ezezaguna nuen eta orain eguneroko ogi bihurtu zaidan lege terminologiara jo beharrean izaten naiz gaur eguneko nire bizitza zapuztuan. Begira: Arabako Foru Aldundiak, Eusko Trenek eta ETS Euskal Trenbide Sareak nire kontra jarri dituzten kereilen arabera, nire estatusa «inputatuarena» da; besterik ez oraingoz, eta eskatuko nuke hitz horren esanahi zehatzaz gogoeta egitea -oroit dezagun, gainera, ETSrena artxibatu egin duela betiko Lurralde Auzitegiak-. Errugabetasun presuntzioa denez inputatuak bere alde duen oinarri juridiko nagusia, ezin dut errebelatu baino egin sufritzen ari naizen indefentsioaren aurrean. Komunikabideek erasotzen didate, batez ere, eta oraingo honetan BERRIAk, Alberto Barandiaranek izenpetuta argitaratu duen artikulu luze baten bidez : Grafologoek ere ondorioztatu dute Veleiako euskarazko idazkunak modernoak direla; ERRIA 2010-01-30. Hedabide honen ibilbidea ezagututa, aitortu behar dut gertakari honek ezusteko izu-hotzikara bat sortu didala. Ahaztu dezagun notizia batere kontrastatu gabe argitaratu izana, kazetaria ez baita harremanetan jarri albistearen protagonista nagusiarekin, baina nire errugabetasun presuntzioa ezin dut inolaz ere ahaztu, eta Legeak babesten dituen nire eskubideak ere ez. Kontua da kazetariak ontzat eman duela bere iturriek -Arabako Foru Aldundiak kontrataturiko Grafologia enpresa, edo Arabako Foru Aldundia, bistan da- eskaini dioten informazioa. Kazetariari ez zaio nonbait burutik pasatu «informazio pribilegiatu» hori prozesu legal baten mugen barruan dagoela, eta parte bati egiten diola mesede (igarriko duzue zeini). Kazetari horrek, ezinbesteko kolaboratzailearen paperean, iritzi publikoa baldintzatzen eta nire aurka jartzen du bere artikuluaren bidez -iritzi publiko horren sektore oso jakin bat, azaldu beharra al dago zein?-, berriz ere parteetako bati mesede eginez. Nori ardura zaio behean izenpetzen duenak eta bere abokatuek oraindik eskuetan ez izatea egunkari horrek hain modu eraginkorrean astintzen dituen txosten grafologikoak? Nori inporta zaio nire perituek sarbiderik ez izatea grafitoetara, AFAk ukatzen dielako, eta ostera erakunde foralak bere komenentzia eta nahierara erabiltzea, bere grafologoei erakutsiz, Barandiaranen artikuluan jasotzen den bezala? Nori ardura zaio ni errugabea izatea? Jakin ezazue, norbaiti hitz hauek aingerukeria iruditu arren, hau munstrokeria bat dela. Nik ez dudala Iruña-Veleiako indusketetan agertu zen grafito bakar bat ere egin, eta berdin zaidala nire aurkako mila txosten grafologiko aurkezten badituzte eta Augusto berberaren testamentua leporatzen badidate ere. Torturatzen banaute ere -tortura psikologikoaz luze hitz egingo nuke-, ez dut onartuko egia ez dena, ezta sutara eramaten banaute ere... #11. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraxuriken ¦ 2010-02-04 ¦ 01:30Ez dut baloratuko Iruña-Veleiaren inguruan gertatzen ari dena. Aspaldi ahitu baitzuen nire harritzeko ahalmena gai honek, eta jada ez nau ia ezerk asaldatzen. #12. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-02-04 ¦ 08:46Zuzen zabiltza, Xuriken. Hitz egin dut Eliseorekin eta horixe esan nahi omen zuen. Euskararen sektoretik omen du oposizio handiena Diputazioaren jokaerak eta, bere ustez, hori neutralizatzeko egin du filtrazioa prentsa euskaldunaren bidez. #13. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraPruden Gartzia ¦ 2010-02-04 ¦ 17:42Juan Martin aurreko mezu batean (3.ean) seriotasuna eskatzen zenuen, eta hauxe gaineratu: #14. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-02-05 ¦ 08:35Pruden: #15. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraPruden Gartzia ¦ 2010-02-05 ¦ 18:56Aurreko mezuan esaten nuen "Ez naiz nekatuko esaten...". #16. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-02-07 ¦ 22:19Hona hemen Eliseo Gilen argitalpen batzuk eta Idoia Filloyren beste batzuk. Eliseo Gilek Iruña-Veleian burututako metodo eta lan arkeologikoaz, berriz, hona hemen arkeologo entzutetsuen diktamenetatik jasotako iritzi batzuk: •Edward Cecil Harris Doktorea; arkeologoa, Bermuda Maritime Museum-eko Zuzendaria. (Harrisen arkeologia-metodoa da arkeologia modernoaren eredu arkeologiko onartuena). Zera dio, besteak beste bere txostenean “Excavation Method: From the photographs of excavations, it seems clear that the archeological excavations was carried out to the highest standards.” •Carmen Fernandez Ochoa Doktorea, Arkeologiako Irakasle Katedratikoa eta Angel Morillo Cerdán Doktorea, arkeologoa eta Arkeologiako Irakasle titularra. Zera diote, besteak beste, beren txostenean. “La citada intervención arqueológica se ha realizado con absoluta competencia científica, tanto en los planteamientos metodológicos como en la exhaustiva recopilación de datos cronoestratigráficos” •Emilio Illarregi, arkeologoa eta Arkeologia Irakaslea unibertsitatean. Zera dio besteak beste bere txostenean “Las intervenciones arqueológicas han sido desarrolladas con plena competencia científica, tanto en lo que se refiere a los procedimientos y estrategias de excavación como de documentación” Txapuza itzela? #17. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraIñaki ¦ 2010-02-08 ¦ 11:40Eta non daude zure argitalpenak hizkuntzalaritza historikoaz eta euskararen historiaz, Elexpuru? TXAPUZA ITZELA #18. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak dirab. ¦ 2010-02-08 ¦ 13:17Non daude ustezko txostena idatzi duten ustezko grafologoen curriculumak? Hau garrantzitsuagoa izan daiteke: zein da grafitoei aplikaturiko grafologian duten esperientzia? Publikaziorik ba al dute horren inguruan nazioarteko congresu edota aldizkariren batean? #19. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraIñaki ¦ 2010-02-08 ¦ 13:52Eta nork esan dizu zuri konparatu dena DINA4 batean dagoena eta zermakietan dagoena izan dela? Kurrikulumen kontuarekin jarraituz: konparatuko ditugu euskararen historiaren inguruan Joseba Lakarrak eta Elexpuruk dauzkatenak? Bakoitzaren argudioak konparatuko ditugu? #20. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak dirab. ¦ 2010-02-08 ¦ 14:52Barandiaranek jakingo du zehazki zer konparatu duten baina ez zen hori adierazi nahi nuena. Esan nahi nuena da, peritaje gehienak paperean idatzitako testuekin egiten direla baina kasu honetan idazkunen oinarria ez dela papera, mota ezberdinetako harriak, zeramikak... baizik. #21. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraIñaki ¦ 2010-02-08 ¦ 15:00Noski, ez da gauza bera boligrafoz idaztea edo harri baten gainean ezer zizelatzea. Baina hiru lekutan agertutako marken artean... distantzia bera egongo balitz edozein erreferentzia-puntu kontuan hartuta? Eta bat-etortze hori baten baino, 40 alditan suertatuko balitz? #22. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak dirab. ¦ 2010-02-08 ¦ 15:26Ez dut oso ondo ulertu, baina distantzia kontua al da? Ez dirudi oso datu fidagarria denik txosten batean "zalantzarik gabe" bezalako terminoak idazten ibiltzeko, izan ere, harrian behintzat, distantziak kopiatzea, gauza erraza da eta edonork egin lezake. Paperean beste kontu bat litzateke, azkar eta jarraian idazten dugulako eta zaila delako erregela batekin kalkuluak egiten ibiltzea... Sustaturi grafologoen txostena filtratu al diote? #23. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraIñaki ¦ 2010-02-08 ¦ 15:47Beste era batera azalduta, gizona: demagun bi marra ditugula X lekuan eta beste bi Y lekuan. Ongi. Har ditzagun marra horiek eta neurtu: goitik behera, zabalera, beren artean dagoen distantzia eta inklinazioa. Bai? Ongi. Demagun orain bi marra horietaz jaso ditugun datu guztiak berdinak direla X eta Y lekuetan. Bai? Eta orain demagun X eta Y lekuetan ez eze, N, P, O, T lekuetan ere berdin ageri direla. Ondorioa? Erreza dela distantziak kopiatzea? Saiatu, ea, zure izena harri gainean idazten. Eta gero egin froga beste harri baten gainean. Eta gero neurtu erregelaz eta graduatzailez idatzitakoa, idatzitakoaren arteko distantzia... #24. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak dirab. ¦ 2010-02-08 ¦ 15:59Ondorioa argi dago, baina ez nekien Veleian ostraken fotokopiak ere egiten zituztenik... #25. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraMostoles ¦ 2010-02-09 ¦ 18:20AUTORITATE ERREKURTSOAZ #26. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraPruden Gartzia ¦ 2010-02-09 ¦ 21:09Ea ba, pozik uzten ditudan Juan Martin eta Mostoles. #27. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraIñigo ¦ 2010-02-09 ¦ 21:32Mostoles: nik dakidala kurrikulumak edo beste era batera esanda, aurretik eginiko lanak, aipatzen lehenengoa Juan Martin Elexpuru izan da, begiratu 16. erantzuna artikulu honetan bertan. Teoria polita balizko imitazioena, komunetako irudiak 2008an edo gaur agertu izan balira, tira, baina komunetako idatziak 2004koak dira, hau da, balizko idazkune iraultzaileen berri publikoki izan baino bi urte lehenago. Egia esan, ez dakit Eliseorik errurik izango duen, batzuetan pena eta dama ematen dit, baina nahiko argi daukat idatziak faltsuak direla. Bide batez, bi kontu: bakoitzak darabiltzan argudioen kalitatea aztertzea ez legoke txarto. Bestalde, nik neuk nahiago dut ebakuntza bat zirujauren batek egin diezadala, eta ez erizain batek. Baina, noski, Euskal Herri honetan mundu guztia da zirujau. Edo arkitekto. Edo hegazkin-pilotu. Ordu eta egoeren arabera. #28. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-02-09 ¦ 22:21LORENA LZ de LACALLEren AGERRALDIAREN AUDIOA Gaia jarraitzen dutenek dakiten bezala, Lorena Lz de Lacalle Kultura Diputatua Arabako Batzar Nagusien Euskara, Kultura eta Kiroletako Batzordearen aurrean agertu zen otsailaren 3an, Arabako Foru Aldundiaren eta EHUren arteko Konbenioa azaltzeko. Baina hori beharrean, haren ondorengo litzatekeen Plan Zuzendaria azaldu zuten berak eta Julio Nuñez EHUko irakasleak. Batzarreko audioa eskegita dago Interneten. Oso mamitsua da. Nahiz eta hurrengo eguneko prentsak isildu, oso kritika gogorra egin zioten PSEk eta Aralarrek. Grabazioak 2 ordu eta 3 minutu irauten ditu. Lehendabizi: Lorena Lz de Lacalle/ 14 m: J. Nuñez/ 39 m: Iñaki Aldekoa (labur)/ 51: Nuñezek amaitzen du/ 52: ANV (Aitor Bezares)/ 54: Aralar (Iñaki Aldekoa)/ 1:01: PSE (Virgilio Bermejo)/ 1:10: PP (Carmen Asiaín)/ 1:19:Lorenaren erantzunak/ 1:25: eztabaida gori-gori/ 1:37: Walt Disney eta Avila. Egun berean, Javier Vegas kazetari gasteiztarrak iruzkin zorrotz hau idatzi zuen bere blogean. Otsailaren 6ean, berriz, Iñaki Aldekoaren iritzi-artikulu hau argitaratu zen Diario de Noticias de Alava egunkarian. #29. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak dirab. ¦ 2010-02-10 ¦ 14:24Txapuza itzelak, besteak beste, emakume honek erantzuteko garaian egiten dituenak. Adituren batek txosten sikoteknikoa aurkeztuko al du diputatu anderearen kontra? #30. Re: Veleiako komun moderno batzuetako hitzak eta ostraka batzuetakoak esku berberak idatziak diraJuan Martin Elexpuru ¦ 2010-02-11 ¦ 20:29AZKEN ORDUA: HESI HANDI BAT ERAIKI DUTE AZTARNATEGIAREN BARRUAN! Jakin berri dugunez (Ostraka mundua eta Angulo Oscuro blogak, eta lekukotza zuzenak), hesi handi bat egin dute aztarnategiaren barruan, di-da! batean. Inolako kontrol arkeologikorik gabe, itxura guztien arabera. Zutabeak ipintzeko zulo handiak egin dituzte makinaria astuna erabiliz. Planoan ikusten denez, hesia jarri duten zonaldean pieza baliotsuak agertu ziren. Ingurua oso aberatsa da bai materialetan eta baita estratigrafiari dagokionean ere, arkeologoen esanetan. Iruñeko Gaztelu Plazako mamua sumatzen da Iruñako zelai elurrez zurituetan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohistoria gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|