Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Irratiak federazioaren webgune berria

© cc-by-sa  Jose Luis Aizpuru Euskal IRRATIAK ¦ 2010-01-28 ¦ 16:48 ¦ hedabideak

Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko irrati euskaldunen federazioak, webgune berria estreinatu du. Gure Irratiak, Xiberoko Botzak eta Irulegiko Irratiak beren webguneak berritu ondoren, Euskal Irratiak-ena heldu da.

Publizitatea

Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Antxeta Irratia biltzen dituen Euskal Irratiak federazioak emankizunak entzungai emanen ditu bere webgunean, bai eta, programazioari buruzko azken berriak Twitter sarean.

www.euskalirratiak.info helbidean, Iparraldeko irratien hainbat lotura eta informazio eskuragai dituzue, bai eta irratia zuzenean entzuteko aukera.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz