Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Herria elurtuta asteleheneko ESAren satelite-irudian

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-13 ¦ 12:06 ¦ eguraldia

Paisaia elurtuak urtzen ari dira, baina satelite irudietan gordeta geratu dira. Elurteen ondoren, herenegun, astelehenarekin, eguzki-tarteak ere izan ziren, eta ESAren sateliteen irudietan Euskal Herri elurtuaren argazki hau atera zuen.


Argazkiak.org | Miravi Euskal Herria © cc-by-sa: sustatu

Publizitatea

ESA Europako Espazio Agentziaren Miravi webgunean, satelitetik etengabe ateratzen diren argazkiak ikusten dira.

Argazki guztietan ez dute Euskal Herria enfokatzen. Miravi webgunean agertzen den interfazean, ezkerretan irudi jakin bat aukeratzen baduzu, eskumako mapan gorriz margotzen du zein azalera hartzen duen Europan eta inguruetan argazki horrek.


Argazkiak.org | Miravi, argazkiaren area © cc-by-sa: sustatu

Kasualitatez, zeru argitsuak izan ditugun tarte bakan horretan, herenegun eguerdi partean, Euskal Herria erdigunean harrapatu zuen sateliteak, goizeko 10.50etan. Goiko esparru gorritua, zehazki argazki horren arearena da.

Irudian, gehiena lainotua dago, baina Euskal Herriko parte batzuetan argitasunak daude.

Erreferentzia argienak hauek dituzue:

  • Kostaldeko elurrean, Jaizkibel alderaino elurtua ageri da, baina hortik eki-iparralderantz geratzen den Lapurdiko kostaldea libreago dago.
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, tartekako lainoek ikusten uzten duten partean elurtua dago, baina Nafarroako ekialdea, Pirinioetatik nahiko hurbil ere, libre ageri da: Esako urtegiaren irudi garbiak erakusten dizue hori (ekialde partean, irudiaren ezkerretan).

Irudi osoa, 5 mega baino handiagokoa hemen duzue. Hemen behean itsatsitakoa bertsio txikitua da:


Argazkiak.org | Miravi, argazki osoa © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak

#1. Euskal Herria zurituta

Sustatu ¦ 2010-01-15 ¦ 13:51

Joxe Rojas Teknopatak irudi hau jarri du bere Android telefonoko fondo gisa.

Bestalde, Asier Sarasuak errieta egin digu, artikulu honetan elurtu hainbat bider erabiltzeagatik. Zuritu jatorragoa litzatekeela dio.

#2. Re: Euskal Herria elurtuta asteleheneko ESAren satelite-irudian

asier ¦ 2010-01-15 ¦ 14:12

Tira, tira! Ez dut uste errieta handirik egon denik. Estatistika hutsak aipatu ditut. :-)

Mañosook!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz