Itzuli orri nagusira Bidali hau

Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-01 ¦ 21:00 ¦ politika

Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen terrorismoaz akusatua. Kargu zehatzak ez zaizkio leporatu, baina epaileak urtarrilaren 6a arte luzatu du behin-behineko atxiloketa epea. 2008ko abendutik Txilen bizi zen Luzarraga, itzultzaile gisa legalki lanean. Kontrainformazioko gune txiletar honetan, berriz, montajea salatu dute.

Publizitatea

2008ko abendutik 2009ko abendura Txileko Araucania eskualdean izandako indar gutxiko lau leherketa saiorekin lotzen omen dute Luzarraga gaiaz informatzen duten Txileko hedabideek. El Mundo egunkari espainiarrak ere informatzen du eta Luzarragaren joera politiko edo afizio batzuei buruz idatzi dute: punk musikaria dela, anarkista dela, maputxe indigenen borrokan inplikatu dela. Luzarragaren Interneteko idatzietan kontu horiei buruzko idazkiak topatzen zaizkio (punka Txilen, anarkismoa, indigenen eskubideak), baina zabaldutako albisteetan ez da argitzen ustezko atentatu saiakerek gai horiekin harremanik duten ala ez.

Txileko Hommodolars kontrainformazio gunearen arabera, berriz, Luzarragarekin egin dute montajea da, eta aurrekariak izan dira beste atxilotu batzuekin.

Zenbait eleberri idatzi izan ditu Asel Luzarragak, eta bi blog ba ditu euskaraz, bata Goiena.net komunitatean, eta bestea Gorri Beltzean, Wordpressen. Biak aktibo izan ditu hilabete hauetan Txilen izan den bitartean.

Erantzunak

#1. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Iban Zaldua ¦ 2010-01-02 ¦ 00:19

Imajinatzen dut ezingo duzula irakurri, baina edonola ere, animo, Asel!

Muntaia izatearen itxura guztia dauka kontuak, eta zer edo zer egiten hasi beharko ginateke. Agian Pen Klubak edo Euskal Idazleen Elkarteak (edo biek) protesta-bideren bat martxan jarri beharko lukete, hasteko...

#2. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Juan Ramón Makuso ¦ 2010-01-02 ¦ 11:41

Poesiaren itzala luzatu dadila zauden lekuraino. Besarkada bat Asel

#3. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Gafo ¦ 2010-01-02 ¦ 12:43

Animo Asel!

#4. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Uxue Alberdi ¦ 2010-01-02 ¦ 12:56

Asel askatu!!!!

#5. Atxiloketaren bideoa

Jozulin ¦ 2010-01-02 ¦ 16:13

Attxiloketaren bideoa euskaltuben

#6. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Pello Otxoteko ¦ 2010-01-03 ¦ 20:21

Ez dut sinesten holakoak gerta zitezkeenik. Ziur nago montaje hutsa dela.
Gogoratzen dut liburua elkar aurkeztu genuenean Axel, ze elkarrizketa izan genuen ondoren eta ze iritziak elkar aldatu genituen, gertatu den guzti honekin zerikusirik
izan ez dezaketenak inoiz ez!!
Animo Axel!! Besarkada bero bat Irundik.

#7. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Joseba ¦ 2010-01-03 ¦ 23:53

bada nik ez dut Asel ezagutzen eta Karonte irakurri duen ezezagun bat baino ez naiz. dena den, iban zaldua edo uxue alberdiren babesa ikustea nahikoa zait zure errugabetasunean erabat sinisteko. asel askatu !!

#8. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Asier ¦ 2010-01-04 ¦ 09:01

Gure egunkarietan zein gutxi atera den harritu nau: Berrian laburtxo bat atera zen larunbatean eta Garan ez dut ikusi.
Besarkada bat Aseli eta familiari.

#9. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Hektor Ortega  ¦ 2010-01-04 ¦ 10:11

Besarkada handi bat Aseli, familiari eta lagun guztiei. Zuekin gaude. Asel askatu!

#10. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Jon ¦ 2010-01-04 ¦ 20:52


Zure berri pozgarriak laster gurera hegan egingo dutelakoan...

Asel askatu!

#11. Asel Luzarraga espetxera bidali du epaileak

Sustatu ¦ 2010-01-07 ¦ 08:39

Epailearen aurretik igaro ondoren, espetxera bidali du behin-behinean Asel Luzarraga Txileko epailet batek. Albistea Berrian.

#12. Re: Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

inor ¦ 2010-01-07 ¦ 10:42

Madres de la plaza de Mayok esan ohi duten moduan, "gure seme alabak iraultzaileak ziren". Muntaia poliziala izatearen antza osoa dauka, baina ez balitz ere Aselen alde agiten dut nik. Azkenengo bakearen nobel saridunak esan bezala, zenbait kasutan indarkeria erabili beste biderik ez dago, eskubide hori soilik zapalduena eta azken aukerakoa izan beharko lukeen arren. Txileko gobernu genozidak Herri maputxea errespeta dezala! Gora herrien arteko elkartasuna!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz