Teknologia albisteak
2

Jabetza industria, eta bertso-saioak partzialki sareratzeko baimenak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-12-25 : 10:12

Bertsolari txapelketako finalaren egunean argitaratu zuen Mikel Elorzak Berrian Jabetza industria izenburuko artikulua. Lastima da Elorzaren Bihar jai bakarrik papererako geratzea, atala ez baitu sareratzen Berria.info-k. Zorionez, Larrabetzu.org komunitatean sareratu da, Patxi Gaztelumendiren blogean. Eta ez kasualitatez, Bertsozale Elkarteak bertsoak sareratzeko baldintzen inguruan Larrabetzuko bertsozale-sarezaleei (larrabetzu.org eta larrabetzutik.org) eginiko oharpenen berri ematen baitu artikuluak. Ez dirudi oharpen horiei kasu egin dietenik Larrabetzun: saio osoak Interneten jartzen jarraitu dute, eta gainera, gaur abenduak 25, Internetetik eman ere egingo dute bertsoaldi bat.


Argazkiak.org | bertso saioa Internetetik © cc-by-sa: gaztelumendi

BECeko finalean jartzeko moduko gaia proposatzen zuen Mikel Elorzak artikulu hartan, ofizioka jarrita Amets Arzallus eta Sustrai Colina:

Zu Amets, bertsozale porrokatua eta kazetaria zara, Interneten aritzen ndena, eta kronika eder bategaz finaleko saioa zure webean eskegitzeko asmoa duzu. Baina Sustraik, elkarte antolatzaileko bozeramaileak, e-maila bidali dizu zeinak dioen Bergara eta Donostiako saioak oso osorik zintzilikatu dozuzela badakigu. Finalera begira, akreditazioa jasotzeko hitzarmena sinatzea eta bidaltzea eskatuko dizugu aurrez. Hitzarmen horrek, jakin dezazuela biok, debekatu egiten du saiorik osorik eskegitzea, 6 bertsoaldi eskegitzeko baino ez du uzten. Hiruna bertso nahi duzuen doinu eta neurrian.

Elorzak gehitzen du artikulua ez duela gaia serioski plazan errimaka aritzeko proposatzen, baizik eta ondoren tratatzeko botatzen zuela.

Izan ere, mezu elektroniko literal hori (goiko pasartean letra etzanez dagoena), nonbait bere lagun batek jaso izan du. Larrabetzuko bertsozaleek Interneten txapelketan zehar egindako jarraipenari buruzkoa izan behar du: horra adibidez mezuan aipatzen den Bergarako saioa osorik nola jarri zuten.

Nolanahi ere, ez dirudi ohartarazpenak eragin handirik egin zienik, finalaren ondoren ere, osorik sareratu baitzuten BEC-ekoa.

Galder Gonzalez wikipedistak txapelketa abian zela ere tratatu zuen kontu hau. Bertsoen gaineko sortzaile-eskubide pertsonal edo komunitarioak nola kudeatu behar ote diren. Eztabaida agian egiteke dago oraindik (ez bada pribatuan egiten ari).

Mikel Elorzaren artikuluak beste ertz batzuk ere ukitzen ditu, bide batez, hor duzue: Jabetza industria.

Abenduak 25, zuzenean Larrabetzurik sarean

Bitartean, Larrabetzun ez dute deskantsurik. Gaur ostirala, abenduak 25, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Larrabetzuko Horibai gaztetxean, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Miren Amuriza.

Eta Interneten:

Erantzunak

GipuzkoaKultura
2009-12-25 : 17:14

Argazkia Indalecio Ojangurenek 1915. urtean Arraten atera zuen eta Creative Commons by-sa baimenpean erabiltzea dago.


Argazkiari buruzko info osagarria irudian klikaturik lortuko dezue.



Sustatu
2009-12-30 : 12:17

Bertso-saio horretan txapeldunari egin zioten galdera, Norena da bertsoa? eta Maialen Lujanbiok erantzun:



Gehiago, Gaztelumendiren blogean.


Erantzun

Sartu