Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hudaltzainak, inprobisazioa doinu ezagunak erabiliz

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-22 ¦ 14:42 ¦ bertsolaritza

Bere garaian Hertzainak bezala, txapela gorria jantzita datotz Hudaltzainak. Inprobisazioa egiten dute, baina ez ohituta gauden bertso-doinuekin. Kitarraz eta bateriaz lagunduta, eta ezagunak zaizkigun beste zenbait doinu erabiliz botatzen dituzte boteprontoan letra berriak.

Publizitatea

Musika edo bertsolaritza da? Bertsolaritzaren elementuak ditu, baina ezagunak zaizkigun beste doinu batzuk darabiltzate:

  • Bob Dylanen Blowin' In The Wind
  • Hertzainaken beste doinu bat
  • Bob Marleyren No Woman No Cry
  • Markosek egin eban...

Gaur iluntzean Gasteizen arituko dira, Parral tabernan. Azaroaren 6an Donostiako Dokan aritu ziren, eta azalpen hau zekarren agendak:

Bertsoa eta musikaren arteko konbinazio bat da emanaldia, umore klabean. Alde batetik talde famatuen musikekin (The Police, Bob Marley, Hertzainak...) bertsolariek bat-bateko bertsoak ematen dituzte, eta beste aldetik, beraiek sortutako kantu satirikoak kantatzen. Bietan (bat-bateko bertsotan eta kantu satirikoetan) kantatu bitartean, zuzenean imajinak proiektatzen dira (zentzu komiko bat bilatuz).

Erantzunak

#1. Re: Hudaltzainak, inprobisazioa doinu ezagunak erabiliz

Zale bat ¦ 2009-12-23 ¦ 13:05

Hudaltzainen dozena bat ekitalditan egon naiz eta ez zait iruditzen bideo hori oso errepresentatiboa denik, ez daukazue besterik?

#2. Re: Hudaltzainak, inprobisazioa doinu ezagunak erabiliz

Zale izan nahi duen bat ¦ 2011-01-05 ¦ 09:12

Nola jakin dezaket talde honek emango dituen hurrengo emanaldiak non izango diren. Entzuna dut Hitzetik Hortzeran otsailean hasiko direla berriro.
Inork badu berririk?

#3. Re: Hudaltzainak, inprobisazioa doinu ezagunak erabiliz

azpi ¦ 2011-01-05 ¦ 12:05

Hudaltzainen bideo gehiago bertsoplaza.tv webgunean

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz