Itzuli orri nagusira Bidali hau

Eskatu Xuxen aplikazioa Hereje Magoei

© cc-by-sa  Juan V�lez ¦ 2009-12-21 ¦ 09:09 ¦ masai-ikastaroa

Hereje Magoak datoz aurten Iru�era, eta baten batek Xuxen euskarazko zuzentzailea eskatzea hobe luke, datorren urtean Errege Magoak etor daitezen, aurtengo Herejeen ordez. Hara:

Publizitatea

Iru�eko Arrotxapea auzoko abenduko Ezkaba aldizkarian aurkitu dut. Hasiera batean pentsatu dut txantxa zela edo inoxente egunetarakoa, bainan gero lagun batek esan dit Word zuzentzailea izan zitekeela.

Proba egin dut eta orriaren hizkuntza gaztelera izaki, "errege" idatzi eta zuzentzaileak aukera ematen dizu hitz hauen artean hautatzeko: hereje, erige, herede.

Beno, beste arrazoi bat euskarazko testuak eta zuzentzileak erabiltzeko. Iru�eko Gotzaina enteratzen bada....

Hemen iragarki osoa:


Argazkiak.org | Hereje Magoak © cc-by-sa: sustatu

herejeak.jpg 49KB (50413 byte)

Erantzunak

#1. Re: Eskatu Xuxen aplikazioa Hereje Magoei

Teketen ¦ 2009-12-21 ¦ 10:19

Kontutan hartuta magoak zirela eta testu biblikoetan beraiei buruzko aipamenak oso gutxi direla. Ez dakigu ez zenbakia, ez beste datu askorik nahiko herejeak zirela esan daiteke. Beraiei buruzko informazio gehiago elizak apokrifo bezala izendatutako testuetatik datoz, beraz herejeak izateko arrazoi gehiago. Niri gainera gehiago gustatzen zait horrela ;)

#2. Re: Eskatu Xuxen aplikazioa Hereje Magoei

arrikitaun ¦ 2009-12-21 ¦ 11:17

O lencero irakurrita daukat nik eta Teketeni hereje gustatzen bazaio, neuri lencero-lenceria oso sugerentea begitantzen zait.

#3. Maitek erregek magok

Luistxo ¦ 2009-12-21 ¦ 15:29

Gogora datorkit Bilboko gaueskola batean lagun batek lehen mailako ikasleei abenduan jarritako ariketa. Erregeei edo Olentzerori gutuna idaztea. "Maitek erregek magok", hasi zen bat. Ikasle hark pentsatuko zuen, pluralaren euskarazko marka -k, beraz...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz