Teknologia albisteak
2

Zaldieroaren pertsonaiek bizitza propioa hartu dute Twitterren

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-12-22 : 08:12

Mitxelena XVI.a taliban jatorra, Yoda haren zerbitzari leiala, eta Zaldieroaren De Rerum Natura tiretako beste pertsonaia batzuk Twitterren hasi dira parte-hartzen. Olagarroa aspalditik irudi horrekin dabilen tuiterlari euskaldun bat da, izen-deiturekin ari dena, baina gainerakoak duela gutxi sortutako pertsonaiak dira.

Twitterlari faltsuak

Twitterlari faltsuak

Fizkiozko pertsonaiak ugari dira Twitterren. Darth Vader da lehenetarikoa, eta ezagunenetakoa. Yoda benetakoa ere han dago Yoda euskaldunak beste erabiltzaile izen bat aukeratu behar izan du (yodanaiz).

Espainian, Enjuto Mojamuto, umorezko saio bateko internauta barregarria, jarraitzaile mordo baten idoloa da.

Beste kasu batzuetan, benetako pertsonaia baten alter ego fikzionatuak ere sortzen dituzte tuiterlari batzuek, agerian jarrita, gainera, gezurrezkoa dela. Obama administrazioko Rahm Emmanuel gobernuburuak (Chief of Staff, Etxe Zuriko organigaraman) Fake Rahm Emmanuel du Twitterren, Rahm Emmanuel faltsua, izenetik beretik halaxe adierazia.

De Rerum Natura

Orain arte Twitterren agertutako Zaldieroaren pertsonaiak Yodak berak prestaturiko zerrenda honetan daude elkartuta.

Hor dago Yodaren nagusia, Mitxelena XVI.a taliban jatorra, Mieltxo plastilina irakaslea, edo Napoleon Lopez, EAEko lehendakariaren alter-egoa. Ikusiko duzuen bezala, asko falta dira, ez dago @azkenantxoa edo @gizonjakintsua edo beste hainbat... Azalduko ote dira?

Erantzunak

Sustatu
2009-12-22 : 13:42

@azkenantxoa edo @gizonjakintsua edo beste hainbat falta zirela aipatu dugu, eta agertu dira bi pertsonaia berri gaur goizean twitterren: Txosten eta Gizon Jakintsua.


Sustatu
2009-12-22 : 14:50

Eta nola datozen batzuk. Pluraltasunaren koloreak ezarri ditu bere profilean Gizon Jakintsuak.



Argazkiak.org | Gizon Jakintsua Twitterren © cc-by-sa: sustatu


Erantzun

Sartu