Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zeinek epaituko dituzte? (13)

© cc-by-sa  imanol murua uria ¦ 2009-12-13 ¦ 09:24 ¦ egunkaria-libre

Hiru magistratuk osatutako epaimahaiak epaituko ditu bost auzipetuak: Javier Gomez Bermudez izango da mahaiburua, eta Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez Prado izango ditu ezker-eskuin. Epaimahai honek berak erabaki zuen, joan zen uztailean, auzia ez artxibatzea eta ahozko epaiketa egitea. Egunkaria ixtea agindu zuena, Juan del Olmo, instrukzio epailea denez, dagoeneko auzitik kanpo dago.

2 egun falta dira.

Publizitatea

Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako presidentea da. APM joera kontserbadoreko elkarteko kidea da. M-11ko atentatuei buruzko epaiketan epaimahaiburu izan zen. Euskal auzi askotan zer esan handia izan du. Besteak beste, 18/98, Jarrai-Haika eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako auzietan, defentsaren helegiteei buruz Zigor Salak hartutako erabaki askotan bera izan da txostengilea, eta akusazioaren tesiak berretsi izan ditu. Parot doktrinaren bultzatzaileetako bat ere izan zen.

Ramon Saez Valcarcel joera aurrerakoiko epailea da. 1989tik 2001era Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (CGPJ) kidea izan zen, IUren proposamenez. Demokraziarako Epaileak elkarteko kidea da.

Manuela Fernandez Prado ere Demokraziarako Epaileak elkarte progresistako kidea da.

Biharko galdera: Zer zigor jaso dituzte auzipetuek dagoeneko, epaiketa hasi aurretik?

Egunkaria kasuko FAQ edo galdetegia.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Egunkaria Libre!

Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara.

Kasuko FAQ edo galdetegia.

 

 Nabigatu euskaraz