|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Espainiako banderak denean jartzeko beste© cc-by-sa Desplazatua ¦ 2009-12-03 ¦ 10:44 ¦ politikaEusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari dagozkion bulegoetan eta atxikitako lokaletan hagak eta banderak jartzeko Ares jaunak 59.411,45 euro gastatu ditu. Hala ikus daiteke Legebiltzarrean Iņigo Iturrate jeltzaleak egindako galderari Herrizaingo sailak emandako erantzunean, azaroaren 24an Legebiltzarrean jasoa. Diru horrekin guztiarekin, bandera gutxiago erosi dituela esango nuke; garestiegi ordaindu ditu piper-poteak. Hemen dokumentua ikusteko aukera. Ta, oker ez banaiz ez da banderetan egiten den gastu bakarra; asteburuan SER irratian aritu ziren esaten 17.000 euro gastatu dituela beste hainbat lekutarako piper-pote eta antzekoetan. Kanbioak akaso gurean ere kolore horrek modan jarriko ditxu azkenean Erantzunak#1. Re: Espainiako banderak denean jartzeko besteJozulin ¦ 2009-12-03 ¦ 11:43Nire hurrengo bizitzan piperpotogilea izango naiz: #2. Re: Espainiako banderak denean jartzeko besteSustatu ¦ 2009-12-03 ¦ 12:00Hemen duzue dokumentua, osorik, ikuskatzeko: Oihal gastuez gain, beste batzuk ere badaude. Bandera guzti hauei eusteko mastak behar dira, eta horietan 5.360 euro joan dira Andaluziako Vanderkerckhove S.L. enpresara. Oihalak mastetan eta mastak bulegoetan jartzeko ere lanak izan dira, eta eskulan hori 10.032,67 euro kostatu da. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|