|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da Boulevardean© cc-by-sa Mikel Etxebeste Mendarte. Donostiako Euskararen Udal Patronatua ¦ 2009-11-30 ¦ 14:50 ¦ hizkuntzaEuskararen Nazioarteko Eguna, abenduak 3: Euskara Hitzez Hitz. Ahoz Aho. Mintzodromoa jarriko da Boulevardean, 400 hiritarrek euskaraz hitz egin dezaten Mintzodromoa izeneko karpa jarriko dute Boulevard-ean Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia 2016 Bulegoak abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekintza hau, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Euskararen Udal Patronatuak abian jarri duen Euskara. Hitzez hitz, ahoz aho kanpainaren barruan kokatzen da. Era berean, ekimen hau 2016an Europako kultur hiriburu izateko hautagaitzaren ardatz nagusietako bat den Hitzen hiriaren baitan kokatzen da. Euskararen erabilera kalera ateratzea da ekimenaren helburua, jendea Mintzodromoan euskaraz solasean jarriz. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Launaka eserita, berriketa lasaian kafe bat hartuzEgunean zehar 400 pertsona elkartzea izango da erronka. Antolatzaileek kalean jende ugari biltzen den leku bat aukeratu nahi izan dute, horrela, Boulevard-eko musika-kioskoaren ondoan 100 lagun sartzeko lekua duen karpa jarriko dute. Karpa horretan, besteak beste, 25 mahai jarriko dira jendea launaka eseri dadin eta kafe bat hartuz, berriketa lasaian, interes orokorreko gaiez jardun dezan. Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte hartzaileak mahaiz mugituko dira mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira, 11.00etatik 12.00etara bata eta 12.00etatik 13.00era bestea eta arratsaldean beste bi, 17.00etatik 18.00etara eta 18.00etatik 19.00etara. Mintzagaiak ondokoak izango dira:
Jendearen ekarpenak jaso eta ikusgai egongo diraHelburu nagusia, esan bezala, euskaraz aritzea izango den arren, sortuko diren elkarrizketa eta eztabaidetatik ateratako ondorioak bildu egingo dira. Mahai bakoitzean ateratzen diren ideiak post-it-etan idazteko aukera egongo da eta karpan bertan egongo diren panel batzuetan jarri ahal izango dira jendearentzako ikusgai. Parte hartzea erabat irekia izango da, beraz, antolatzaileek donostiar guztiei ordubetez solasaldi hauetan parte hartzera dei egiten diete. La Casa del Caf�k eskainiko duen kafea dohainik izango da eta Euskararen Udal Patronatuaren eta Donostia 2016 Bulegoaren opariak ere banatuko dira parte hartzaileen artean. Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia 2016 bulegoak, Donostiako euskaltegien eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkartearen ezinbesteko laguntza izan dute egitasmoan euskara ikasleek parte har dezaten ahalbidetuz. Ekitaldi osoan zehar aurkezle eta dinamizatzaile lanak Iban Garate kazetariak egingo ditu. Pertsona ezagunek ( kirolariek, idazlek, aktorek...) ere parte hartuko dute Mintzodromoan egunean zehar. Gazteak zinemara!: 3.141 ikaslek euskarazko filmak ikusiko dituzteEuskararen Nazioarteko Egunaren inguruko ekimenekin jarraituz, Gazteak zinemara! Euskararen Udal Patronatuak urtero antolatzen duen ekimena da. Aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eman nahi zaie gazteei eta erakargarriak izan daitezkeen filmak eskaintzen zaizkie. Ekimen arrakastatsua da oso: aurten zenbait euskaltegiko eta Donostiako 25 ikastetxetako 12 urtetik 18 urte bitarteko ikasleak joango dira euskarazko zinema ikustera: guztira 3.141 lagun. Bi film ikusteko aukera izango dute Antzoki Zaharrean: Helena Tabernak zuzendu eta Unax Ugalde aktoreak protagonizatu duen Berri ona filma batetik; eta Zorion Perfektua bestetik, Ane Igartiburu aurkezle ezagunaren parte hartzearekin. Abenduaren 1etik 4ra, 9an eta 11n goizez eskainiko dira aipatu filmak. Kontzertu lirikoa euskaraz: Maite Galdeano eta Jose Bernardo AlvarezEgunari bukaera emateko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak lankidetzan Maite Galdeano eta Jose Bernardo Alvarezen kontzertu lirikoa antolatu dute Victoria Eugeniako Club Aretoan. Kontzertua arratsaldeko 20.00etan izango da eta euskarazko abestiak eskainiko dituzte. Erantzunak#1. Re: Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da BoulevardeanNikolas ¦ 2009-11-30 ¦ 17:18Hitz egin daiteke beste gai btzuei buruz? #2. Re: Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da BoulevardeanAitor ¦ 2009-11-30 ¦ 23:30"Mintzodromoa" eta "Euskararen Eguna" esaldi berean irakurri eta berehala, betikora jotzen ari garelakoan nago, alegia, euskararen erabilera mugatzera (eta murriztu eragitera): euskara umeekin, euskara eskolan, euskaraz txakurrei, euskaraz egin euskaraz egiteko egun-toki jakinetan... PAUSO BAT HARAGO eman behar dugu. #3. Re: Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da BoulevardeanPello Aranburu ¦ 2009-12-01 ¦ 09:04Euskara eta euskaldunak museoan edo zoologikoan bezala azaltzea hauek hilak edo erakusteko besterik ez dutela balio esan nahi du nire ustez. Honek euskararen egoera dena baino okerragotzat jotzea da. #4. mintzakafeakpraktikatu AEK ¦ 2009-12-01 ¦ 09:41Antzeko egitasmoak antolatu izan dira euskara ikasten eta praktikatzen dagoen jendeari begira, kasu horietan nahiko ondo funtzionatu du, esaterako: Iaz Aiaraldeko berbalagunek Orozkon egin zuten eta aurton Enkarterrikoek Balmasedan antolatu dute. #5. Re: Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da BoulevardeanMarkel ¦ 2009-12-01 ¦ 21:39Kafe batzuk, ordutegiak eta gaiak jarrita sustatuko dugu euskararen erablera. #6. Re: Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da BoulevardeanDonostiako Euskarak Batzen ¦ 2009-12-03 ¦ 00:53Gai honekin erlazionatuta, Donostiako euskalgintzaren bilgune den Euskarak Batzenetik gogoeta bat plazaratu nahi izan dugu gure blogean #7. Zaldieroaren ikuspuntuaeneko ¦ 2009-12-04 ¦ 00:27Hementxe Euskal Taliban Jatorraren ikuspuntua Mintzodromoari buruz. #8. Re: Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da BoulevardeanLuistxo Fernandez ¦ 2009-12-04 ¦ 11:40Ez dakit nola irtengo zen atzoko Mintzodromoa, baina iruditzen zait hemen irakurri ditudan kritikak ez zituela merezi. Ekintza sinboliko bat une eta toki zehatz batean zentratzeak arriskuak ditu, eta euskararen aldeko lanak sinbolo puntualak baino gehiago, politika serioak ditu. Bale, baina nik ulertu dudan moduagatik, Mintzodromoak erlazio gehiago zuen Mintzalaguna ekimena bezalakoekin, ikasten ari direnei hitz egiteko espazioak emateko aukerarekin. #9. Re: Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da BoulevardeanMikel Etxebeste Mendarte. Donostiako Euskararen Udal Patronatua ¦ 2009-12-04 ¦ 16:26Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Donostiar ugari elkartu zen Mintzodromoan adierazi du euskaraz.net -en. Horrez gain, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin zen ekitaldiaren hainbat une jasotzen duten argazkiak jarri ditu webean: argazkiak #10. Re: Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da BoulevardeanIñaki ¦ 2011-12-01 ¦ 16:30Ba, mintzodromoa dela eta, nik alde baikorrik ikusten diot ekimen horri; besteak beste, -eta ez da txantxetakoa- askotan zeinekin hitz egiterik ez duten euskaldunek ,eta beraz eskuarki erderaz aritzea beste erremediorik ez dutenek, aukera zabala izatea zenbait euskaldunekin egoteko, solasteko, euskaraz mintzatzearen gozamenaz baliatzeko, nahiz eta esparru ("geto")baten barruan izan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|