|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Jose Ignacio Munilla dator© cc-by-sa Mikel Iturria ¦ 2009-11-21 ¦ 10:20 ¦ erlijioaGaur eguerdian egingo omen du publiko Vaticanoak Jose Ignacio Munilla euskalduna izango dela Gipuzkoako gotzain berria. Eta zuek pentsatuko duzue: eta zer? Ba gu bezalakook, eliza katolikotik kanpo gaudenok, dibertituko garela eta, aldiz, eliza horretan izanda, bere korrontekoak ez direnek asko sufrituko dutela. Gaur goizean Radio Euskadin Joseba Egibarrek esan bezala, eskuinago soilik pareta baitauka Munillak (Rouco Varelak bezala, gaineratu du jeltzaleak). 2006an deskubritu nuen Munilla eta haren artikuluak jasotzen dituen webgunea. Nahiz eta beste helbide batean egon, sarean daude irakurtzeko moduan Jose Ignacio Munillaren artikuluak. Hona hemen 2006an irakurritako bi parrafo homosexualitateari buruzko artikulu batean idatziak: El cambio en la consideración de la homosexualidad, de trastorno psicopatológico a mera condición sexual alternativa, se ha debido más a las presiones de los influyentes lobbys gays, que a nuevas evidencias científicas. Fue en 1980 cuando estos grupos consiguieron una de sus mayores "victorias", al lograr que la Asociación Americana de Psiquiatría retirara la homosexualidad del manual de trastornos comportamentales (Diagnostic and Statistical Manual). Oraingoz idatzi duen azken artikuluan, abortuaren inguruan, dio: quien apruebe la Ley del Aborto estará en situación de complicidad de asesinato". Eta, aizue, Mandela aipatzen du bukaeran. Barre egingo dugu, baina tristea da horrelako pertsonek agintea izatea edonon daudela ere. Erantzunak#1. Re: Jose Ignacio Munilla datorGari Araolaza ¦ 2009-11-21 ¦ 11:55Ez nago ados esaten duzunean eliza katolikotik kanpo daudenak dibertituko direnik.Badirudi elizak ez duela eragiten gizartean, eta nik baietz uste dut. #2. Re: Jose Ignacio Munilla datorMarti(n) ¦ 2009-11-21 ¦ 13:03Abortoaren inguruko beste artikulu bat Lehen parrafoa eta bigarrenaren hasiera enmarkatzekoak modukoak dira... ikaragarria!! Manipulaziorako horrelako ahalmenik ez balu ez ginateke kezkatuko. #3. Re: Jose Ignacio Munilla datorJosu ¦ 2009-11-21 ¦ 14:37Munilla Palentziara joan baino lehen Zumarragan eman zuen azken edo azkenetako meza grabatu zuen herritar batek. Itxura hatu zion, antza, hau obispoa izango duk eta grabatu; baimena nola eman zion ez dakit, baina hemen duzue materiala: #4. Baieztatu da, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainSustatu ¦ 2009-11-21 ¦ 16:28Baieztatu da izendapena, eta hemen Munillak esandako lehen hitzak jaso dituzte. #5. Re: Jose Ignacio Munilla datorLuistxo Fernandez ¦ 2009-11-21 ¦ 16:34Martinek estekatu digun sermoi horretan, sekulako esaldia ere badator: España necesita urgentemente españoles Igual misionista bidali dute, espainol ez direnak espainol bihurtzera. Munilla bezalakoak ez zaizkit gustatzen, hobe bere etxean balego eta ez ustez itzal politikoa duen toki horretan. Baina uste dut baiez, badela ez-katolikoentzat dibertsiorako aukera. Katolikoen kontura bederen. Ea zertara kexatu behar duten, beren erlijioaren ortodoxian zintzo sinesten duen gotzaina jarri behar badiete. Erlijioaren zentzugabekeria eta gezurra salatzeko aukera bat. #6. Re: Jose Ignacio Munilla datorsapi ¦ 2009-11-21 ¦ 17:25Pozten naiz, ateoa naiz eta uste dut tipu honek elizatik botako duela jende asko. Jende horren lana ordea ez da galduko, gizarte mugimenduetan lan egingo baitute. eta eliza katolikoaren sekktarizazio-usteltze prozesua azkartuko da EHn. Ba da garaia instituzio hori desagertarazteko. #7. Umoreaiturri ¦ 2009-11-21 ¦ 17:46@gari Ados nago zurekin: pisua dute Roucok eta Munillak. #9. Munillaren ametsaLuistxo ¦ 2009-11-24 ¦ 13:02Patxitraperorenean poesia eta intriga nahasiz aurkezten zaigu Jose Ignacio Munillaren ametsarena. Baina, hara, ipurterre bat naiz eta ezin izan diot tentaldiari eutsi, eta azken irudikoa erakutsi beharra sentitu dut, sortzailearen suspentse-asmoa zapuztuz.
Hemen irudia osoago. Barkatu, oi Trapero, gure bekatuak! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|