Itzuli orri nagusira Bidali hau

Gortesauak

© cc-by-sa  Mikel Iturria ¦ 2009-11-14 ¦ 11:11 ¦ aktan-jasoa

Aste honetan albiste izan da errege-erreginek Donostiara eginiko bisita. Eta kezkatuta geratu naiz ikusterakoan batzuek nola atera dituzten ukondoak bikotearekin egoteko. Ez dut jarraipen berezirik egin, baina nire RSS irakurgailura iritsitako apuntetxo bat eta argazki bat aipatu nahi ditut gaur.

Publizitatea

Mikel Erentxun musikariak ondoko hau jarri zuen bere blogean errege-erreginak ezagutu ondoren:

Esta tarde he conocido a los Reyes (...) El Rey, muy simpático. La Reina, muy atenta y muy amable. Se ha saltado todo los protocolos y nos hemos hecho unas fotos.
Hurrengo egunean, gainera, errege-erreginekin ateratako argazkia jarri zuen. Hirukoteaz gain, beste musikari bat ageri da erretratuan, Alex Ubago. Uste baino okerrako dago musikaren mundua.

Erantzunak

#1. Gortesauak eta interesa

Txerrena ¦ 2009-11-15 ¦ 00:20

Segun ze publiko-erosle mota duzun esana eta fotografia horiek aproposak izan litezke edo ez. Eta kantari bi horien fansak ez dut uste politikoki oso kritikoak izango direnik.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook

Aktan Jasoa

Notario gisa, bi kolaboratzaile ditugu atal honetan, baina zeuk ere parte har dezakezu. Aktan jaso eta gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.