Itzuli orri nagusira Bidali hau

Google Street View Euskal Herria erakusten hasi da

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-11-10 ¦ 11:36 ¦ geografia

Pasa den astean Googleren bizikleta ikusi genuen Bilbon, eta gaur Googleren mapak Street View aukera ematen hasi dira Euskal Herriko hainbat txokotan.


Argazkiak.org | Kale Nagusia (Iruñea) © cc-by-sa: sustatu

Publizitatea

Badirudi Arrasate inguruan ere ikusi dutela Googleren autoa, baina momentuz Google Street Viewk ez du inguru hori gehitu. Autobide nagusiak, Bilbo eta "Iruñea":http://maps.google.com/maps?f=q&source=s_q&hl=eu&geocode=&q=iru%C3%B1ea&sll=42.397347,-71.124115&sspn=0.124488,0.363579&ie=UTF8&hq=iru%C3%B1ea&hnear=&radius=15000&layer=c&cbll=42.828416,-1.662451&panoid=bG_zGxaxTGrSLJiWAc74vA&cbp=12,328.85,,0,5&ll=42.820336,-1.609497&spn=0,359.636421&z=12 ikus daitezke orain Google Street Viewrekin.


Argazkiak.org | Google Street View Euskal Herrian © cc-by-sa: sustatu

Street view nola erabili

Google Street View zerbitzuak "360ºko irudiak":http://sustatu.com/1181225169 eskeintzen ditu Googleren mapetan. Albo batean, mapetan hurbildu eta urruntzeko zoom tresnaren gainean, panpintxo hori baten irudia dago.


Argazkiak.org | Google Street View panpintxoa © cc-by-sa: sustatu

Panpin hori klikatu eta arrastratu ezkero mapa gainera, Street View erabili daitezkeen tokiak koloreztatu egingo dira, urdinez.


Argazkiak.org | Google Street View panpintxoa © cc-by-sa: sustatu

Urdinez markatutako puntu batean soltatu panpina, eta gune horren irudia emango dizu, 360º biratzeko aukerarekin.


Argazkiak.org | Google Street View bista © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak

#1. Done Jakue bidean ere bai

Mikel Liz. ¦ 2009-11-10 ¦ 14:44

Done Jakue bidean ere ba omen dagoela zabaldu dute Google-ekoek. Ez da guztiz egia. Herriak eta bai, baina bidea bera ez da ageri. Zaila da Google-en tramankulua Perdonen edota Cebreiron gora imajinatzea.

Hona adibide bat Gares-en , teorian, Done Jakue bidea Kurutzifika kaletik Kale Nagusirantz doa, baina Google-en autoa ezin bertatik pasa :-)

Hala ere informazio ona ematen dute alberge eta leku esanguratsuen inguruan.

#2. Re: Google Street View Euskal Herria erakusten hasi da

Sorgintzulo ¦ 2009-11-13 ¦ 15:26

Nire herriko irudiak ikusi ditut, eta hara non agertzen den nire lagun handi bat. Lastima ezin diodala abixatu, orain dela hilabete hil baitzen...

#3. Xunta Google-ekin haserre

Mikel Liz. ¦ 2009-11-20 ¦ 13:24

Xuntakoak enteratu dira Street View-a dioala benetako bidetik eta Google-ekin kabreatu dira, gaixoak.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Geografia

Tagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.

 

 Nabigatu euskaraz