Itzuli orri nagusira Bidali hau

#Hitzokei: Bachoki, Haute, Bruzipriztin...

© cc-by-sa  Markos Gimeno ¦ 2009-11-04 ¦ 08:50 ¦ letrak-sare-kantoitik

Julen Ruiz Aizpuru software aske garatzaileak (Librezale, Xuxen, Euskalbar), Hitzokei hiztegiaren gordailu automatikoa martxan jarri du, twitter bidez sareratzen diren hitzokeiak jasotzeko. Dagoeneko, 10 autore ezberdinek sortutako 118 termino biltzen du, alfabetoaren letra guztiek sarreraren bat dutelarik. "TERMINOA: definizioa #hitzokei" egituradun twitak dira automatikoki gordetzen direnak, hurrengo hitzokei musikal hauek bezalakoak, adibidez:

Publizitatea

URKO BEHIN: Nikbana rock taldearen liderra (@zatilau)

JAIME "LODIA": udako kantaren egilea (@smuakr)

HAUTE: liluratzen, Luis Eduardoren kantuek (@smuakr)

BRUZIPRIZTIN: Bilbon kontzertua jo aurretik Kontxan bainatzea maite duen rockero zaharra (@inakiolano)

Eta irudian nabarmendutakoa,

BACHOKI: Johan Sebastian maisuaren omenezko taberna puskak (@zatilau)

Erantzunak

#1. Re: #Hitzokei: Bachoki, Haute, Bruzipriztin...

Juan ¦ 2009-11-04 ¦ 09:54

Gaur egungo musika baino askoz tristeago eta beharrezkoa den zerbitzu baten izena:

Servileta: mota guztietako hiletak egiteko zerbitzua. Bilbon kokaturik, elebiz eskaintzen duten zerbitzua, hortik izena.

#2. Hitzokei gordailu automatikoa nola elikatu

Sustatu ¦ 2009-11-04 ¦ 11:57

Adi, gero Julen Ruizek tresna automatikoak behar duen sintaxiarekin. Terminoaren ondoren ez baduzu bi punturik jartzen, adibidez, ez du sistemak harrapatuko.

Hementxe dago zehatz azalduta.

Juanek hor goian uitzitakoa, adibidez, Twitter bidez zabaldu dugu, hain zuzen, jarraibide horien arabera gera dadin gordeta.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Letrak Sare Kantoitik

Letrak Sare Kantoitik Anjel Lertxundiren ideia bat da, 1996an idatzi zuen Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala, jendearen ekarpenekin osatu nahi duena. Bere blogean ekin dio lan horri, eta hemen ere osatuko du. Baina sare kantoi honetan beste osagarri batzuk ere badira, Maite Goņi eta Markos Gimenorenak.

Gaurko Hitza: Maite Goņi irakaslearen blog-ideia, egunero euskarazko hitz bat aipagai. Ekarpenak: gaurkohitza@sustatu.com

#Hitzokei: Markos Gimenoren jokoa, asma ditzagun berbak denon artean. Ekarpenak: Twiterren #hitzokei etiketa jarrita edo hona idatzita: hitzokei@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz