Teknologia albisteak

Eulien jauna

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Lezameta, Jozulin
2009-11-11 : 08:11

Orain batzuek uste dute publizitate bide berria asmatu dutela, euliei iragarki-oharrak lotuta, baina ez, nire lagun batek egin zuen lehenago.

Banuen aspaldi ikaskide bat euliak hartu eta ile batez lotzen zituena. Ilearen mutur bat euliari eta bestea bic boligrafoaren tapoiari. Horrela lortzen zuen boligrafo sateliteduna: idazten ari zelarik, eulia orbitaka. Baten "Maite tiabuena" zioen paper bat itsatsi zion euli gaixo bati, eta ikasgelan askatu.

Beste batean zaintzen gintuen prailea amorrarazi nahian "Has picado" idatzi zuen paper ñimiño batean eta euli bat bidali zuen mezua hegan zeramala.

Bere azken ahalegina hiru-lau euliri lotutako pankarta eramanaraztea izan zen. Porrot ahaztezina: euli bakoitza alde baterantz hasi zen hegan eta lurrean amaitu zuten guztiek anabasa batean.

Erantzun

Sartu