|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkitu© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-29 ¦ 10:05 ¦ historiaVeleiako kontuan, enegarren kapitulua, kasu honetan iruzurra izan delako susmoa indartzen duena. Gaia gertutik jarraitu duen Alberto Barandiaran kazetariak azaldu du Berrian. Gaurkoan auzitan dagoen gakoa da ostraketako geruzarena... Ostraken zeramika benetan zaharra zela ez zegoen dudarik, duda zen ea han egindako inskripzio edo marrak ordukoak ziren ala modernoak. Horretarako Eliseo Gilek azaldu zuen Frantziako izenpea zuten halako proba nuklear batzuk egin zituztela, eta demostratzen omen zen ostraketan marren gainean ageri zen patina edo geruza antzinakoa zela, eta geruza hori derrigor marrak egin ondorengoa izan behar zuela... Barandiaranen artikuluak dio hori sinatu zuen fisikariak kobratu zuela, eta txostena sinatu ere bai, baina azterketa eta datu zientifikoen berri ez duela ematen. Epaitegiko deklarazioetan ezin izan du azalpen argirik eman. Eta Frantziako CNRS institutuan ere ez omen dakite ezer. Erantzunak#1. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkituUnai ¦ 2009-10-29 ¦ 10:08Peoi beltzak, Jiménez Losantos, Luís del Pino eta Pedro Ojete Ramírez besterik ez dira falta afera honetan. #2. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkitujoxemi ¦ 2009-10-29 ¦ 10:53Benetan, oso nekagarria da hau. Berria-ko artikulua oso lausoa da, ez da garbi geratzen Cerdan-ek auzitegian egindako adierazpenetan oinarritutako artikulua den, auskalo-non inork egindako salaketak diren, edo... Baina berdin du, datazio-proba fidagarririk egin ez bazen, are arrazoi handiagoz, mesedez, probak egin, ja, behingoagatik, ahalik eta azkarren. Horrexek frogatuko du egiazkoak diren ala ez. Teoria filologikoetan, eta azpimarratzen dut teorietan, oinarritutako argudioak ez dira nahikoak; areago, epistemologiaren ikuspegitik, ez dute ezer frogatzen, ezpada defendatzen ditugun teorietan konfiantza osoa dugula. Eta akusazioek eta azpijokoek are gutxiago frogatzen dute. Baina azpimarra dezadan, Berrian agertutakoa egia izanda ere, eta ez dut kontrakoa sinesteko batere arazorik, datazio-probak, ja!!! #3. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkituEneko ¦ 2009-10-29 ¦ 11:35Kontua da, joxemi, teoria filologikoak ez direla hutsetik ateratzen: oinarria errealitatean daukatela, eta orain arte fruitu onak eman dituztela, filologia ere zientzia baita, eta hizkuntzaz hizkuntzalaritzak baino ezin dezakeelako azalpenik eman. Agur bero bat. #4. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkitujoxemi ¦ 2009-10-29 ¦ 11:49Eskerrik asko, Eneko, zure erantzun adeitsuagatik. Inork ez du zalantzatan jartzen filologia zientzia dela eta irizpide zientifikoen arabera funtzionatzen duela. Baina zientzietan (fisikan, biologian, filologian...), egintza batzuk teoriarekin bat ez etortzea, teoriak zalantzatan jartzeko motiboak dira, ez egintzak faltsutzat emateko. Gure kasuari dagokionez, ostraken testuak ez datoz bat orain arteko teoriekin. Teorietan oinarriturik, gure zalantzak plazaratu ahal izango ditugu eta egiantzekoak ez direlako gure ustea agertu. Baina egiazkoak diren ala ez frogatzeko bestelako probak beharko ditugu, eta hala eskatu beharko, zeren eta teoriek emandakoa (orain arte ezagutzen diren testuak) azaltzeko, eta ager litezkeenak nolakoak izango diren aurreikusteko tresnak dira, eta ez egiazkoak diren ala ez ebazteko tresnak. Horrexegatik, hain zuzen ere, datazio-probak ja. Luzeegia atera zait eta, gainera, behin baino gehiagotan azaldu dut hau, beraz, Eneko eta gainontzekook, agur, eta zuena da hitza. #5. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkituEneko ¦ 2009-10-29 ¦ 12:19Detaile txiki bat: Veleiakoa ez dator bat orain arteko teoriekin, zeinekin bat etorri da azken hamarkadetan aurkitutako beste guztia: Akitaniako idatzi berriak, Lergako idatzia, Lazarragaren eskuizkribua... #6. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkituhiritar arrunta ¦ 2009-10-29 ¦ 12:21Baina hau ze kristo eta ze miriam da! #7. Veleia for dummieserral ¦ 2009-10-29 ¦ 12:25Aspaldi galdu nintzen Veleia istoria honetan. Sustatu artikulu bat egiterik bai "Veleia for dummies"? #8. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkitujoxemi ¦ 2009-10-29 ¦ 13:30Aitortu behar dut: ahula naiz. Eneko, ez dut ulertzen zuen jarrera. Datazio-probak eskatzen lehenak izan beharko zenukete: ostrakak faltsuak direla probatuko balitz, erabat zorionekoak izango zinatekete, izan ere, sekulako arrakasta izango litzateke defendatzen dituzuen teorietarako; baina benetakoak direla frogatuko balitz, are zorionekoago sentitu beharko zenukete, ikerketa eremu zabalagoa izango zenuketelako. Beraz, mesedez, elkar daitezela bateko eta besteko jarreretakoa eta adostu ditzatela egin beharreko probak. Datazio-probak, ja!!! #9. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkituEneko ¦ 2009-10-29 ¦ 14:18Ostrakak III. mendekoak balira ere, horrek ez luke ekarriko idatziak ordukoak izatea. Idatziei buruzko zalantza izpirik ez daukat, baina gaurtik aurrera piezak eurak ere ordukoak ote diren zalantza handiak ditut. #10. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkitub. ¦ 2009-10-29 ¦ 14:22Artikulu bat ongi legoke baina ziur 4 DVDtako dokumental interesgarri bat egiteko ere ematen duela gaiak (historia, arkeologia, egiptologia, erromatarrak, euskaldunak, txostenak gora, txostenak behera, testigantzak, nor da benetan Cerdán?, CNRSko arduradunak, Eliseo Gil, Lurmeneko langileak, Gorrochategui-Lakarra, Nefertiti eta konbentzioak, idazkun kuneiformeak, greziarrak, Geologoak, Hieroglifikoak, ostrakak... #11. Re: Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkituJuan Martin Elexpuru ¦ 2009-11-06 ¦ 13:11Badakizue atzo sinatu zen hitzarmenaren bidez Arabako Diputazioak EHUri eman diola I-Vko aztarnategia. Baina, oh ezustekoa! Begira zer irakurri daitekeen Terraeantiquae blogean, atzo bertan ipinita: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohistoria gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|