Itzuli orri nagusira Bidali hau

Umore grafikoa bulegorako, bulegoko grafikoekin egina

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-10-21 ¦ 10:02 ¦ umorea

Graphjam webgunean diagrama eta grafikoekin umorea egiten dute. Enpresa eta kudeaketaren munduarekin lotutako umore garratz bat nabari da han... Bagenuen gogoa Sustatun gune hori aurkezteko, baina uste genuen euskal adibide bat asmatu behar genuela zuzen ilustratzeko albistea. Euskal blogari batek eman digu ideia, Xa2er baretutako otsoak, ETAkoen atxiloketekin entzuten diren topikoez idatzi du gaur.

ETAren osakera:


Argazkiak.org | ETAren osaketa © cc-by-sa: sustatu

Publizitatea

Legenda:

  • N1: numero unoak
  • N2: numero dosak (lugartenienteak barne)
  • BH: buruzagi historikoak (20. eta 21. mendeetakoak)
  • AA: aparailu-arduradunak (logistika, nazioartekoa, aparailu politikoa, komandoak, kaptazioa, etab.)
  • M: militanteak

Beste ikusmira bat, barra izan beharrean, gazta:


Argazkiak.org | ETAren osaketa © cc-by-sa: sustatu

Xa2erren konklusioa ere ildo horretatik doa:

Lagun batek aspaldian horrela esan zidan, ETA munduko enpresarik hoberena omen dela, bertan ez baidago "langilerik", ETAkide guztiak "dirigente histórico", "máximo responsable" baitira.

Graphjam-eko adibideak

Hona grafiko aipagarri batzuk:

Erantzunak

#1. Re: Umore grafiko bulegorako, bulegoko grafikoekin egina

silizio ¦ 2009-10-21 ¦ 10:49

Nik beti izan dut galdera bera buruan: buruzagiak eta dirigenteak besterik ez badute atxilotzen, ZUTABEren fotokopiak nork egiten ditu?

Garzonek du erantzuna: guk geuk, jakin gabe, parte hartzen dugu "entramado" honetan. Manifa batera joateagatik, EGUNKARIA erosteagatik edota Nafarroan ikurriña bat eramateagatik gara errudunak.

Hortaz, diagraman agertzen diren kopuruei erreparatu diet. 0tik 100era, bai baina zenbaki absolutuetan edota milatan. Diot, beste multzo bat ere badagoelako, hau da, atxilotuak izan direnak eta "enpresarako konpetitiboak" ez direnak eta inputaziorik gabe aske uzten dutenak. Horiek zenbatu gabe daude edo "militanteak" kontzeptuan sartu behar dira??

#2. Re: Umore grafiko bulegorako, bulegoko grafikoekin egina

Unai ¦ 2009-10-21 ¦ 11:23

Gaurko Diario de Navarran Orozen zinta ere oso ona da, gai honen inguruan.

#3. Arazoak konpontzeko fluxu diagrama unibertsala

Sustatu ¦ 2009-10-21 ¦ 11:50

Orozena ere ona!

Beste grafiko interesgarri bat, duela egun batzuk euskaraz azaldutako Arazoak konpontzeko fluxu diagrama unibertsala. Warp Bortz edo Makilakixki goitizenekin dabilen euskal interanutak, saretik hartu eta euskaratu zuen hau. Irakurri bere azalpena hemen.


Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Warp Bortz

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz