Itzuli orri nagusira Bidali hau

Mintzapraktika programetan jendea behar da: adin, zaletasun eta euskara maila guztietakoak

© cc-by-sa  AEK praktika jarduerak ¦ 2009-10-25 ¦ 10:31 ¦ hizkuntza

Zabalik da mintzapraktika programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak, Eskuko behatzak ere ez dira igualak lemapean.

Publizitatea

AEK-k, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian eskuko behatzak ere ez dira igualak lemapean. Honenbestez, 09-10 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 50etik gorako egitasmoren batean.

Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea bada. Berdin dio zein den bere jatorria, adina, lanbidea edo zeintzuk bere zaletasunak, azken batean, eskuko behatzak ere ez direlako igualak. Egitasmoen inguruko informazioa praktikatu blogean

Parte hartzeko datu hauek baino ez dira bete behar Zure herria edo auzoa ez baduzu bertan topatzen jarri harremanetan gurekin eta dituzun aukerak azalduko dizkizugu.

Erantzunak

#1. Mitxelena XVI.a

erral ¦ 2009-10-26 ¦ 08:17

Behin baten Basajauna joan zen Iratiko oihaneko bolizko dorrera eta Yodari galdetu omen zion ea eskuetakoak behatzak ote ziren.

Yodak Mitxelena XVI.ari zuzendu zion galdera eta honek ezetz esan zion: hatzak zirela.

Mitxelena XVI.a ala AEK, nor dabil zuzen?

#2. Re: Mintzapraktika programetan jendea behar da: adin, zaletasun eta euskara maila guztietakoak

Ekaitz ¦ 2009-10-26 ¦ 11:02

Kaixo, lotsagarria iruditzen zait Euskal Herri osoan zabalduko den leloari hain garrantzi txikia ematea.
Be(he)+ hatzak= behekoak, oinetakoak, eta ez eskuetakoak.
Eroskik hanka sartze handia egin zuen STRESArekin (s3), baina oraingoa ere ez da makala!!!!

#3. Re: Mintzapraktika programetan jendea behar da: adin, zaletasun eta euskara maila guztietakoak

OHart ¦ 2009-10-26 ¦ 11:20

Beste material batzuetan atzamarrak aipatzen dira.

#4. Skype bidez ere!

Gari Araolaza ¦ 2009-10-26 ¦ 11:44

Bururatu zait agian mintzapraktika Skype bidez egin zitekeela, eta hara! jadanik asmatuta dago:

Mintzapraktika Skype bidez

#5. behatz eta atzamarrak

Sustatu ¦ 2009-10-26 ¦ 12:57

Ba bai, OHart lagunak aipatzen duen Bizkaiko bertsio horretan, atzamarrak ageri dira. Kartelaren zatia moztu dugu erakusteko:


Argazkiak.org | Berbalaguna ekimena, AEK © cc-by-sa: sustatu

#6. Re: Mintzapraktika programetan jendea behar da: adin, zaletasun eta euskara maila guztietakoak

Xabi ¦ 2009-10-26 ¦ 13:19

Gaur egun, giputz-zentrismo lexikoa oraindik gainditu ezinean gabiltzanez, ematen du dena dela "behatz", baina ez da horrela.

Hiztegi Batuaren arabera:

behatz iz. 1 'beheko hatza'. 2 Gip. eta Naf. 'hatza'. 3 Lap. 'azazkala'.

Beraz, nire ustez txarto aukeratutako berba da Euskal Herri osorako den kanpaina batean. Gero Bizkaian ematen du "egokitu" egin dutela. Baina ez ote litzateke egokiagoa izango "hatz" erabiltzea eta gero tokian-tokiko kanpainetan moldatzea?

"Behatz" egokia izan daiteke Tolosa batean, baina Laudion -neuk ikusi dudan lez- ez dut uste.

#7. Re: Mintzapraktika programetan jendea behar da: adin, zaletasun eta euskara maila guztietakoak

arrikitaun ¦ 2009-10-26 ¦ 16:15

Zabaldun AEKren erantzuna azaltzen da:

Kanpaina honek mintzapraktika egitasmoetan dagoen aniztasuna adierazi nahi du; jende mota, euskara maila, bizitokia... Eta **esaera zahar batetik** abiatuta irudia atera zen. Jakin badakigu, leku gehienetan hatza edo atzamarra esaten dela. Baina, horrek ere balio digu euskarak duen aniztasuna erakusteko, beraz, kanpainak adierazi nahi duenarekin bat dator.

#8. Re: Mintzapraktika programetan jendea behar da: adin, zaletasun eta euskara maila guztietakoak

praktikatu ¦ 2009-10-26 ¦ 17:19

Kanpainaren beste irudi hau ikusi duzue:

eskuko behatz, atzamar, hatz, eri guztiak igualak ez direlako

Animatu eta eman izena euskaldun osoak behar ditugu eta!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz