|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet 2009ko Ig Nobel sariak© cc-by-sa Josu Lezameta, Jozulin ¦ 2009-10-06 ¦ 10:36 ¦ wtfUrtero bezala aurten ere banatu ditu Improbable Research erakundeak Ig Nobel sariak. Hona hemen: Bakea: Stephan Bolliger, Steffen Ross, Lars Oesterhelweg, Michael Thali eta Beat Kneubuehl-i, Bernako (Suitza) Unibertsitatekoak, zehazten saiatzeagatik, esperimentazioaren bidez, zer den hobea: botila bete garagardorekin buruan jo zaitzaten ala garagardo botila hutsarekin. Eta beste zenbait sari ere bai. Albaitaritza: Catherine Douglas eta Peter Rowlinson-i, Erresuma Batuko Newcastleko Unibertsitatekoak, izena duten behiek izena ez dutenek baino esne gehiago ematen dutela frogatzeagatik. Ekonomia: Islandiako Kaupthing Bank, Landsbanki, Glitnir Bank, eta Central Bank of Iceland bankuetako zuzendari, exekutibo eta kontu-ikuskariei frogatzeagatik lau banku ttiki erraldoi bihur daitezkeela bat-batean, eta alderantziz; eta demostratzeagatik gauza bera egin daitekeela herri oso bateko ekonomiarekin. Kimika: Mexikoko Universidad Nacional Autonomako Javier Morales, Miguel Apátiga, eta Victor M. Castaño-ri diamanteak sortzeagatik likido batetik, zehatzago tekilatik. Medikuntza:
Thousand Oaks Californiako (AEB) Donald L. Unger-i hatzamarretako
artritisaren balizko kausa bat ikertzeagatik; horretarako ezker eskuko
hatz-koskorrak, soilik ezker eskukoak, kraskatu ditu egunero-egunero
hirurogei urtez. Fisika: Katherine K. Whitcome,Cincinattiko Unibertsitatekoa (AEB); Daniel E. Lieberman Harvard Unibetrtsitatekoa (AEB); eta Liza J. Shapiro, Texaseko Unibertsitatekoa (AEB) analitikoki azaltzeagatik zergatik emakume haurdunak ez diren aurrerantz erortzen. Literatura: Irlandako poliziari (An Garda Siochana), 50 isun baino gehiago jartzeagatik Irlandan isun gehien bildu dituen gidariari: Prawo Jazdy (polonieraz, "Gida Baimena"). Osasun Publikoa: Elena N. Bodnar, Raphael C. Lee, eta Sandra Marijan-i, (Chicago, AEB) larrialdietarako titizorro bat asmatzeagatik. Behar izanez gero, titizorroa bi gas maskara bihur daiteke, bata titizorroaren jabearentzat eta bestea inguruko norbaitentzat. Matematika: Gideon Gono, Zimbabwe Reserve Bank-eko gobernadorea, jendeari zenbakiekin -handi zen txikiekin- trebatzen laguntzeagatik modu sinple bezain eraginkor batekin: era guztietako diru bileteak jaulkiz, zentimo batetik hasita (0,01$) ehun bilioi dolarreraino (100,000,000,000,000 $). Biologia: Fumiaki Taguchi, Song Guofu, eta Zhang Guanglei Kitasato University Graduate School of Medical Sciences-ekoak (Sagamihara, Japonia) frogatzeagatik sukaldeko hondakinen masa %90ean gutxitu daitekeela, horretarako Panda erraldoien gorotzetako bakterioak erabiliz. |
WTF: Weno, Tira, Faborez!What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...
Atal honen zaindariak dira: Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com Albiste gehiagowtf gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|