|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioak© cc-by-sa Maite Goņi ¦ 2009-10-05 ¦ 10:24 ¦ letrak-sare-kantoitikAzken egunotan, baserriari lotutako hitzekin bueltaka ibili gara Gaurko Hitzan. Horietako bi ekarri nahi izan ditut hona, biak ala biak baserrietako "piezak": mandio eta korta.
mandio. iz. 1. Baserrietan, ukuilu eta teilatuaren artean egon ohi den gela-antzekoa, sarritan zabala, eta aleak, belar ondua, fruituak, etab. edukitzeko erabilia. 2. Toki horretara sartzeko bidea edota zubia. 3. Aletegia. 4. (Ipar.) Abereentzako etxola. 5. Dolareetako oholetako bat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) korta. iz. 1. Saroea. 2. (B) Ukuilua. korta txiki edo erdi. Udako saroea. || korta nagusi edo oso. Neguko saroea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Pieza hitza da burura etorri zaidana gune horiek orokorrean izendatzeko, hiztegian gela edo antzekoak baino ez direla azaltzen ikusi ondoren. Zalantzarik gabe, egongo da hori baino egokiagoa denik. Ezagutzen al duzue bakarren bat? Hala bada, utzi erantzuna hementxe edo Gaurko Hitzan. Erantzunak#1. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakInaki Irazabalbeitia ¦ 2009-10-05 ¦ 11:31Gure bi erdara nagusiei begira ez nuke enpantxurik izango 'pieza' esateko. Gaztelaniak zein frantsesak, 'pieza' zein 'pičce', adiera horretan ametitzen dute. #2. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakKorta bat ¦ 2009-10-05 ¦ 16:29Ederrak dira, ba, "korta" nahiz "mandio" hitzak. Zergatik ordezkatu? #3. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakzamuio ¦ 2009-10-05 ¦ 20:08ez dakit, baina argazkikoari birringoia (bigarren goia?) erraten zaio Nafarroako iparraldean #4. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakassar ¦ 2009-10-05 ¦ 22:02Txertatu duzun argazkiaren Flickr-eko orrian zera dio: "Baserriko ganbara". Nire amaren baserrian, Bizkaian, hori sabaia zen. Elhuyarren sabai hitzaren bigarren adiera: "pajar, granero, henil; desván, ático". Txikitan lastoa sabaira igotzen genuen. Trebiņun: "sube las manzanas al tablado". #5. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakMaite Goņi ¦ 2009-10-06 ¦ 00:31@Iņaki Arrazoi osoa, Iņaki! Niri "pieza" hitza ez zait arrotza egiten eta iruditzen zait, gainera, azaldu nahi izan dudan hori izendatzeko nahiko egokia dela. Beraz, agian, ez dago hain gaizki bere horretan uztea... :-) #6. Kortak ukuilutik datoz, edo saroetikMitxel ¦ 2009-10-06 ¦ 05:59Koldo Mitxelenaren Apellidos Vascos lanean ere "sel" edo cuadra, establo" esanahiak ematen zaizkio Korta abizenari (eta Kortazar, Kortabarria, Kortadi, Kortabitarte...). Eskorta abizenak esanahi zehatzagoa du, hesi-korta, "corral o cerrado hecho de seto en el campo". #7. La Quadra eta sábaixaLuistxo ¦ 2009-10-06 ¦ 08:41Gure aitaren familia, 1937ko gerran, Bizkaiko frontean ibili zen, errefuxiatuta, batetik bestera. Halako batean asignatu zituzten Kadagua haraneko herrixka batera, Zaramillora. Bertako batzuen etxean hartu behar zuten babesa, eta joan ziren gurasoak eta bi umeak, hara. Etxekoandreak atarian hartu zituen, eta gure aitajaunak galdetu zion bada, ea etxeko gizona non zegoen. "Ha ido a La Quadra". Tira, kortara joan bada, laster etorriko da. Eta hantxe geratu ziren, zutik zain atarian, edukazio osoz, gizona kortatik noiz irtengo. Arratsalde osoa pasatu zuten bertan, jakin zuten arte La Quadra aldameneko herria zela, Kadagua ibaian apur bat gorago. Gueņesko herri-auzo horrek La Quadra du izen ofiziala egun, La Cuadra gisa ere aurkituko duzu inguruotan, eta Euskaltzaindiaren arabera, Quadra-Lakabex da euskarazko forma arautua. Horrez gain, geure ama jaio zen baserrian, Mallabian, sabaia da irudiko hori, bai. Sábaixa, ahoskatzekotan. #8. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakKorta bat ¦ 2009-10-06 ¦ 09:46@Maite Goņi: Ba gure etxean Korta (gure abizena) beti ikuiluarekin lotu dugu, ez baikenion beste esanahirik ezagutzen. Hala ere, interesgarria da Mitxelen erantzuna. ;) #9. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakJoxemari ¦ 2009-10-06 ¦ 09:56Badirudi "korta" eta "gortea" (Erregeren bizilekua edo) biak latineko "cortem"-etik datozela.Gure arbasoek bata eta bestea izendatzeko hitz bera erabiltzen bazuten jakin nahi nuke nik nolakoak ziren "gorte" horiek. #10. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakElena L. ¦ 2009-10-06 ¦ 16:10Bergaran saltaixa esaten diote kortari. Elexpururen Bergara aldeko hiztegian agertzen da: #11. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakMaite Goņi ¦ 2009-10-07 ¦ 09:17Garbi dago kortarena, orduan. Portzierto, Luistxo, anekdota zoragarria kontatu diguzuna... A ze aurpegia ipiniko zuten konturatu zirenean!! ;-) #12. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakasier ¦ 2009-10-07 ¦ 10:44#11 Maiterentzat: Eibarko adibide batzuk: "askaurre" edo "karrajuak" (ganadu asken aurrean izaten diren/ziren pasalekuak, antzina-antzina sukaldera begira zeudenak); eta "iputeixak" (upategiak), baserri azpiko leku gorde, ilun eta freskoak, upelak, bukoiak eta abarrak gordetzeko erabiltzen dena. #13. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakanjel ¦ 2009-10-07 ¦ 11:37Nire amaginarrebaren baserrian zirkilua deitzen zioten traste zaharrak gordetzeko bazter bati,eta orain gure sukalde ondoan daukagun traste zaharrak gordetzeko gela txikiari ere zirkilua deitzen diogu guk. Hasieran, amiginarrebari hitza entzun genionean, jolas giroan ia tantxa baten moduan hasi ginen hitza erabiltzen, eta orain natural-natural ateratzen zaigu etxeko guztio: "ekarri erratza zirkilutik!". #14. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakander goņi ¦ 2009-10-08 ¦ 08:58Etxarri Aranatzen, animaliak gordetzen diren etxeko kortari, estarbiye esaten zaio. #15. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakAnjel Lertxundi Esnal ¦ 2009-10-08 ¦ 10:07
#16. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakKorta bat ¦ 2009-10-08 ¦ 10:47@Maite Goņi: Oilategia ere pieza bat izan daiteke, ezta? #17. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakMaite Goņi ¦ 2009-10-09 ¦ 22:38Askaurre, karrajuak, upategiak, zirkilua, estarbia, ertokia, oilategia, "cortin" (horrela idatzita, Anjel???), sabaiau... zenbat hitz eder eta zein garbi uzten duten, gainera, nire ezjakintasuna baserri kontuetan! Aitona-amonak baserrikoak, baina ni "kalekumea". Esker mila, ekarpen guztiengatik! ;-) #18. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakassar ¦ 2009-10-11 ¦ 22:29Berandu agian, baina OEH digitalean argitaratu dutela aprobetxatuta eta atzo baserrian egon nintzenez, beste hitz bi etorri zaizkit burura: larraina eta ezkaratza. Larraina : Araba osoan, baita Trebiņun ere, asko dira "larrain" hitzarekin osatutako toponimoak, nahiz eta, beste hitz batzuk ez bezala, egungo gaztelanian ez agertu. "Era" esaten zaio ia leku guztietan. Ezkaratza : nire amaren etxean, Euban, "eskatza" sukaldeari esaten zaio. Elhuyar hiztegiaren arabera, lehen adiera "vestíbulo, zaguán, recibidor" da, bigarrena "portal" eta hirugarrena "cocina". OEH-n lehenengo "cocina" agertzen da. #19. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakikilimiliklik ¦ 2009-10-13 ¦ 15:15Gure baserrian holan egoan antolatuta, [Arratian (Bizkaia)] #20. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioaklux ¦ 2009-10-13 ¦ 20:35Berastegin, baserri berean, etxe eta eraikin berean, honako piezak bereizten dira: "ganbara" eraikinaren azken solairua, teilatu azpia hartzen du, uztak gordetzeko (artoa, babarrunak, patatak, tipulak, intxaurrak, gaztainak...) eta belarra gordetzeko erabiltzen zen. Ganbara ondo egurastutako lekua izan ohi da, hainbat kasuetan pareta ez zen teilatura iristen eta leihoak zabalak ziren. Beste solairu batean "mandioa" azaltzen da, berau baserriko bizitokien solairuan (sukaldea, gelak) egon daiteke, hala beste batean,baserriaren solairu mailaren arabera, edozein kasutan "mandiora" gurdiarekin iritsi zitekeen, horretarako zen mandio bidea, arrapala moduan eraikia, Berastegin "mandio" izenarekin ezaguna. Mandioak ere leiho nahiko zabalak ditu eta belarra eta lanabesak ordetzeko erabiltzen zen. Ukuilua ,"ikulua" Berastegin, abereak gordetzen zien lekua zen, eta baserriaren beheko solairua hartzen du, honek ere gurdiarekin sartzekomoduko sarrera du. Ukuiluaren baitan "txerri korta" zen zerriaren bizitokia, eta horrekin batera oilotegia egon zitekeen. Azkenik behien egontokia eta jantokia "ganbela" izena zuen. Ukuiluak, ateaz kanpo, oso itxiak ziren, leiho txikiak zituzten, barru aldetik estuagoak kanpotik baino, "saietera" izenarekin ezagunak, neguan ukuilua eta etxea berotzeko garoarekin ixten ziren #21. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakMaite Goņi ¦ 2009-10-14 ¦ 23:18Mila esker azalpen zehatz horiengatik guztiengatik, bene-benetan. Ez nuke esango baserri batean hainbeste "pieza" (niretzat ezezagun) eta horiek izendatzeko hainbeste hitz egon bazeudenik ! ;-) #22. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakanjel ¦ 2009-10-15 ¦ 07:59"Cortín", bai, Maite, erdaraz esaten dutelako, Iribarrenen hiztegiaren arabera. #23. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakGaintza ¦ 2009-10-15 ¦ 19:15Gaintzako gure baserrian mandioa esaten zaio ale biltokiari, nahiz eta ikuluaren gainean ez egon. Beti izan dut hitz hori oso gustokoa, haurra nintzenean leku misteriotsu hori (gutxitan uzten ziguten sartzen traste zaharren artera) gustukoa nuen bezala. #24. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakA. Telleria ¦ 2009-10-21 ¦ 19:34Goitteixa deitzen zaio Elgeta aldean kipulak, berakatza, artoa, intxaurrak, babak edo sagarrak gordetzeko lekuari. Sabaian goitik dago kokatua eta lurra ola da. Leihoak ditu bertan sartzen dena ondo egurastua egoteko eta hobeto ontzeko. Sabaian goialdean egon arren, ez du oso osoan goialde hori betetzen, zatiren bat baizik. Mandioaren sinonimo izan daiteke. #25. Re: Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioakVLADIS ¦ 2009-10-27 ¦ 16:57Gure amamaren etxean ere, (arratian) behean korta eta txarrikorta zeuden, gorago etxebizitza (sutea eta) eta gorago kamarea. Barruko eskaileran, bizitokiaren mailan, lastie zegoen (lastategia??) Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Letrak Sare KantoitikLetrak Sare Kantoitik Anjel Lertxundiren ideia bat da, 1996an idatzi zuen Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala, jendearen ekarpenekin osatu nahi duena. Bere blogean ekin dio lan horri, eta hemen ere osatuko du. Baina sare kantoi honetan beste osagarri batzuk ere badira, Maite Goņi eta Markos Gimenorenak.
Gaurko Hitza: Maite Goņi irakaslearen blog-ideia, egunero euskarazko hitz bat aipagai. Ekarpenak: gaurkohitza@sustatu.com #Hitzokei: Markos Gimenoren jokoa, asma ditzagun berbak denon artean. Ekarpenak: Twiterren #hitzokei etiketa jarrita edo hona idatzita: hitzokei@sustatu.com Albiste gehiagoletrak-sare-kantoitik gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|