|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Berreskuratu zure BIC boligrafoa birbobinatzeko© cc-by-sa Amodio jauna ¦ 2009-10-04 ¦ 11:05 ¦ zer-erantziItzuli dira! Hemen daude! Gure artean! Audio formatu estralurtarrak!
Beno, tira, intralurtarrak esatea hobe legoke. Gehienak lur azpian egongo dira dagoeneko eta. Kaseteen moda itzuli da, 80. hamarkadako gauz guztiak bezala. "Geldi dagoen erlojuak egunero bitan ondo ematen du ordua" zion esaldi zaharrak. Threadless denda ikusita, eskerrak humore pixkatenik itzuli direla TDK, BASF eta besteen moda, bestela... Erantzunak#2. Re: Berreskuratu zure BIC boligrafoa birbobinatzekoLuistxo ¦ 2009-10-05 ¦ 13:18Lehengoan, nire seme-alabek kalean aurkitu zuten zinta baten hari magnetikoa, suelto haizeak zeramala, kasete zahar eta apurtu batetik eutsita doi-doi: ez zekiten zer zen, jostailu estraino eta miresgarri bat kalean. Musika entzuteko sistema ezezagun haren berri eman nien ;-) Ni ere nostalgiko jartzen naiz hauekin... Eta gogoratzen naiz, ez dakit nola buruan itsatsita geratu zitzaidan 80ko hamarkadako Donostiako talde pseudo-indie edo donostisound baten kantuarekin: c-60, c-60, ya no eres virgen, ya no eres pura... Agian amestu dut, eta ez ziren donostiarrak, baina, Amodio Jauna, otoi, zuk ez badakizu, nork argituko dit ea asmatu dudan ala egia diodan. #3. Re: Berreskuratu zure BIC boligrafoa birbobinatzekoamodio jauna ¦ 2009-10-05 ¦ 14:38txo, baliteke, baina ni urte haietan oraindik adur-zapikin jaten nuen :D Gogoratzen orain dela gutxi Ingalaterran egindako beste esperimentua ??? #4. Kaseteak eta informatika: ZX SpectrumEneko ¦ 2009-10-05 ¦ 23:08Ez bakarrik musika grabatu eta entzuteko, edo modazko zorroak diseinatzeko, "ZX Spectrum" etxe-ordenagailuek programak eta datuak kasete grabagailu arrunt batean grabatzen zituzten. Lehen modeloek kaseteak aparteko aparailu batean zeukaten. 1986 urtean kaleratu zen ZX Spectrum +2 modeloak karkasan bertan kasete grabagailua zuen eta kasetean grabatzen ziren programak. Hemen irudia: ![]() Argazkiak.org | ZX Spectrum +2 © cc-by-sa: eneko Oraindik eros daitezke sarean. #5. Re: Berreskuratu zure BIC boligrafoa birbobinatzekoamodio jauna ¦ 2009-10-07 ¦ 19:16Nik 16, 32 eta 48koak izan nituen, gero Commodore Amiga (nibela,),... #6. Re: Berreskuratu zure BIC boligrafoa birbobinatzekoSustatu ¦ 2009-10-11 ¦ 16:34Estetika retro hau eguneroko beste gailu batean: neurriak hartzeko metroa.
Gama-Go etxeak egin eta saltzen du. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Albiste gehiagozer-erantzi gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|