|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal gatazka garaikideen iruditeria, arte degeneratua© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2009-09-23 ¦ 08:47 ¦ argazkiaPresoekiko elkartasun mugimenduak Arralderekin egindako txantxak grazia izan du. Presoen irudiak debekatzeak irudimena piztu du, ezinbestean. Baina Donostiako ostiraleroko Etxerat-ekoem presoekiko elkartasun elkarretaratzean hartutako beste irudi hauek, irribarrerik gabe, beste era bateko pentsakizunak dakarzkite.
Donostiako enkarteladaBetiko karteletan, begiak besterik ez zituzten utzi. Argazki sorta oso indartsua iruditu zait Indymedian azaldutakoa. Eguraldi txarrak dramatismoa eman die irudiei.
Suposatzen dut debekatutako arte adierazpideak historiako aldi guztietan izan direla. Baina gaur egunean, edozein zorakeriarekin betetzen dira arte garaikideko aretoak... Artista instituzionalari dena onartzen zaio. Baina kaleko artean, hor dago orain Hitlerrek gorroto zuen arte degeneratua... Kartel politikoak. Argazkiak. Mural eta kaleetako pintadak. Hori ere artea da. Eta adierazpen askatasuna. Eta debekatzen dute. Usurbilgo horma sendoakBeste irudi hau Sustatura bidali zuten udan. Mezua baieztatu gabe geratu zen, baina hartan esaten zutenez, uztailaren 30ean, goizeko 11.45etan, ertzainak hurbildu ziren Usurbilgo mural honetara, eta 24 urte zituen margo bat ezabatu zen.
Horma-irudia 1985ean margotu zuten, HBren "Alaitsu eta kementsu" kanpainaren harira, eta bertan jendea manifestazio batean balego bezala irudikatzen zen. Ertzainek aurpegi guztiak eta Herri Batasuna hitzak grisez margotu zituzten. Euskalduna untziolaren lekuanEz dut uste hau guztia berria denik, sozialistak EAEko agintera iristearen ondorioa. Euskal Herriko historia garaikide grafikoa estali eta zentsuratzeko gogoa lehenagokoa ere bada. Niretzat, adibide triste bat Bilboko Itsasadarreko museoan dago. Kokapen bikaina, Euskalduna Jauregiaren ondoan: propaganda sarri egiten dute, alboko kaian honako edo harako untzia dagoela ikusteko... Barruan, berriz, Bilboko itsasadarraren historia. Bilboko kontsulatua, artilea, burdina, Bilboren hazkundeak ezker-eskuinetako ibarretan, untziolak nola ziren, azken urteotako Abando-ibarraren berritzea (Guggenheim eta)... Alto! Ez da ezer falta? 1980ko hamarkada? Untziolak nola desegin ziren, Deustuko zubiaren inguruan, museoaren kokapen zehatzean bertan, egunero izaten ziren suzko eta altzairuzko barrikada eta borrokak, langile eta polizien artekoak... Akaso friboloa irudituko zaio norbaiti, halako kontu politiko eta sozial larrietan, dimentsio kultural edo artistiko bat aipatzea, baina uste dut hortik ere egin daitekeela hausnarketa bat. Euskal gatazka garaikideen iruditeria, gure historia da, eta gure kultura da. Arte degeneratua besterik ez bada ere agintearentzat. Murala5.jpg 71KB (72981 byte) Erantzunak#1. Re: Euskal gatazka garaikideen iruditeria, arte degeneratualoveof74 ¦ 2009-09-23 ¦ 10:40Usurbilgoa sinestezina izango zen Irlandan bertan....Enpin... #2. Friboloa? Ez. Benetako artea da.xuriken ¦ 2009-09-23 ¦ 11:43Oso interesgarria iruditu zait zure hausnarketa Luistxo. Eta ez, ez zait friboloa iruditu, inondik ere... #3. Artea itzalpeanJohn McArron ¦ 2009-09-23 ¦ 12:20Neuk ere artista izan nahiko nuke, beti nahi izan dut. Baina ez daukat kalean pintadak egiteko adina ausardiarik. Batez ere, artistek kartzelan bukatzeko duten arriskua kontuan hartuta. Nora doaz herri honetako gobernuak, artistak deklaratzera deitzen dituztenean, kartzelatzen dituztenean, arte hori onartzen ez dutenean...? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|