|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Abauntzeko mapa, irudiak eta kokapenak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-08-07 ¦ 08:53 ¦ geografiaAbauntzeko historiaurreko mapa agerrarazi duen artikuluko irudi guztiak dituzue hemen. Eta errepresentazio geografiko posibleak irudikatzen dituen tokiak ere markatu ditugu mapan.
Pilar Utrilla eta Zaragozako Unibertsitateko bere lankideak zuzen badaude, Ultzamako Abauntz leizean (Arraitz herritik gertu, Arraitz-Orkingo udalerrian) duela 14 urte aurkituriko harrietan ageri diren marrazkiek, inguruaren errepresentazioa geografikoa dakarte. Duela 13.000 urteko mapa bat. Inon aurkitu den maparik zaharrena, agian. Artikulua Journal of Human Evolution aldizkari zientifikoan argitaratu dute, uztaileko alean, eta ordainduta, bertan irakurri daiteke osoki. Duela 13.360 urteko mapa paleolitiko bat, horrela hasten da artikuluaren izenburua. 2008an beste artikulu batean aurreratu zuten ikerlari hauek bere aurkikuntzaren parte bat, Veleia aldizkariaren 24-25 ale bikoitzean zera argitaratu zuten: *Ríos, montañas y charcas: una representación de paisaje en el bloque 1 de la cueva de Abauntz.* Arraitzen dauden bi arkaitz-muino dira maparen erdigunea, nolabait esateko. San Gregorioko haitza harrietan irudikatuta dagoela uste dute ikertzaileek. Haren ondoan, metro batzuk ekialderago, dago Abauntz inguruan, eta bertako leizezuloan agertu ziren harriak. Harrietan ageri diren puntuetako batzuk ingurune horretan kokatu dituzte, San Gregorio muinoa, San Gregorio artean dagoen pasabidea, eta apur bat hegoalderago, lur bustiak (flooded land) edo padura bezala identifikatu duten ingurune bat. Argazkia gehitu dute ikerlariek beren hipotesiaren indargarri, horko zelai batean elurra urtzean putzua egiten dela erakusteko: horixe liteke padura modukoa.
Hiru puntu hauek mapa honetan kokatu ditugu. Irudi horretan eta besteetan, lurraldearekin identifikatu daitezkeen markak koloreztatu egin dituzte artikulugileek. Harrian, noski, ez dago kolorerik, eta gainera, marra geografikoak beste irudi batzuekin nahasten dira: animalien errepresentazioak, hauek ere azpimarragarriak eta baliotsuak, izatez. Horra, harrietako baten aldean bi planoak bereizita, animaliak eta lurraldea:
Artikulua ilustratzen duten gainerako irudiak Argazkiak.org-en kargatu ditugu. Erantzunak#1. Abauntzeko mapa Zaldieroaren begietanGoio Arana ¦ 2009-08-09 ¦ 14:38Irakurketa polita egin dut Zaldierok Abuntzeko aurkikuntzari burtuz: Mapa hori kaka bat da #2. Re: Abauntzeko mapa Zaldieroaren begietanLuistxo ¦ 2009-08-09 ¦ 15:32Badirudi motiboa gustatu zaiola Zaldieroari, zenbait tira egin baititu gaiarekin. Niri honako honen eszeptizismoa gustatu zitzaidan. Zaila egiten da hor mapa bat dela sinestea, egia esanda. Hala ere, zer direla ere marra horiek, magia eta edertasun handia dago harrietan. Animaliak argi ikusten dira, gainera. #3. Re: Abauntzeko mapa, irudiak eta kokapenakxuriken ¦ 2009-08-09 ¦ 18:31Tagzaniaren aurrekari paleolitikoa! Banengoen ba ni! :P #4. Re: Abauntzeko mapa, irudiak eta kokapenakLuistxo ¦ 2009-08-11 ¦ 15:17Antzinateko beste mapa batzuen inguruan beste artikulu hau idatzi dut Sustatun bertan. #5. Europako maparik zaharrenaIñaki Agirre, Udako Euskal Unibertsitatea ¦ 2010-03-03 ¦ 10:59Ezaguna da euskaldunok Europako herririk zaharrena garela. Askoren ustez, franko-kantabriar herriaren oinordeko zuzenak gara. Hortaz, gure arbasoen artean munduko lehen margolan artistikoak burutu ziren, hala Santimamiñen nola Altamiran edo Lascauxen. Ez da kultura unibertsalari egindako ekarpen bakarra, munduko lehen txirula Isturitzen topatu baita. Arkeologiak orain harro egoteko beste arrazoi bat erakutsi digu: arkeologo talde batek Europako maparik zaharrena aurkitu du Nafarroako Arraitz herriko Abauntz kobazuloan Pilar Utrilla buru duen taldeak errekak, mazelak eta pasabideak harri batean zizelkaturik ikusi ditu, horretaz gain basahuntzak eta oreinak, ehiza planak prestatzeko edo. Hortaz, zure GPSrekin euskal mapak marraztera ateratzen zarenean, goi paleolitotik datorkigun ohiturari eusten diozula esan dezakezu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|