|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Iragarkia autobusetan, eta webgunerik ez© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-23 ¦ 10:40 ¦ turismoaIragarki hau jarri dute Bilboko autobusetan: mybilbaobizkaia.com. Baina webgunera sartu eta... *"Eraikuntzan / En construcción / Under construction".* Nork ordaintzen du iragarki hori?
Svet Ivantchev bilbotarraren Twit batean ikusi dugu. Argazkia uztailaren 1ean atera zuen berak, baina gaur oraindik ez dago webgunea martxan.
Nork ordaintzen du iragarki bat, martxan ez dagoen webgune batentzat? Kontsulta azkar bat eta horra emaitza: Bizkaiko Foru Aldundia. Kanpaina turistiko batBadirudi Bizkaiko Aldundia kanpaina turistiko bat prestatzen ari dela Interneterako, eta behar baino lehenago hasi direla autobusak iragarki horrekin bueltaka. Izen horreko kontu berri batzuk aurkitu ditugu Youtuben eta Flickren. Youtube Youtuben mybilbaobizkaia izeneko kontuan 11 bideo igo dituzte, ekainaren 12 eta 19 bitartean. Bizkaiko Aldundiaren logotipo eta guzti. Flickr Flickr kontuan Bizkaiko herrien argazki turistiko tipikoak daude... copyright lizentziaz. Apiriletik hona ateratako argazkiak ari dira kargatzen bertan. Domeinuak Hainbat helbide kontratatu dituzte, eta guztiek daramate toki berera:
mybilbaobizkaia.jpg 68KB (70228 byte) Erantzunak#1. Re: Iragarkia autobusetan, eta webgunerik eztxerra ¦ 2009-07-23 ¦ 11:04Gainera, flickr-eko kontuan behintzat, edukiak copyright-a izateaz gain, gaztelania hutsez daude. Ez euskara, ez ingelesa, ez frantsesa, ez ezer. Hori da webgune turistiko baterako edukia? #2. Re: Iragarkia autobusetan, eta webgunerik ezZergapekoa ¦ 2009-07-23 ¦ 11:25Nork ordaindu daben? Bilbotar batzuek ipinitako alkate espainolak, Porrotxen ikuskizuna herri dirutik ordaindu gura ez dabenak. Gizaki ustelen alderdietako bat zintzo eta zorrotz agertzea da. Geroak esango, baina. #3. Re: Iragarkia autobusetan, eta webgunerik ezEñaut ¦ 2009-07-23 ¦ 13:58Webgunean ageri den irudia MacBook Pro bat da, zuzenean Apple-en webgunetik lapurtua. Honek antza ez zeukan copyright-ik... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoturismoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|