|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Izen-ematea irekita: Doctorow euskal blogosferarekin© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-22 ¦ 09:58 ¦ blogakUztailaren 28an euskal blogariok Cory Doctorowrekin topaketa egingo dugula iragarri genuen atzo, baina badirudi topaketaren mekanika eta izen-ematearena ez genuela oso argi utzi. Hemen zehatzago: Donostian da, hilak 28, asteartearekin, 17.00etan Tabakaleran. Ordubete izango da, 20 minutu Cory berbetan, 20 minutu aurrez prestaturiko galderak, 20 minutu jardun librea. Izen-ematea, doan; jarraian dago formularioa. Izena ematekoBete, mesedez, beheko formularioa. Telefonoa eskatzen dugu, deituta baieztatuko baititugu gonbidapen guztiak. Aldez aurretik galdera batzuk prestatu nahi ditugu halaber, eta horregatik hori proposatzeko eskatzen dizugu: animatu, pentsatu unetxo bat, eta bota zeurea. Ingelesaren eta euskararen arteko aldibereko itzulpena izango dugu ekitaldian. |
Albiste gehiagoblogak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|