Itzuli orri nagusira Bidali hau

Estrasburgoko Auzitegiak berretsi egin omen du Batasunaren ilegalizazioa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-06-30 ¦ 11:01 ¦ politika

Zenbait hedabidek aurreratu dutenez gaur, Europako Batasuneko Estrasburgoko auzitegiak berretsi egin du Batasunaren legez kanporatzea. Europako Giza Eskubideen ituna urratzeagatik errekurtsoa aurkeztu zuen Batasunak Estrasburgo, Espainiako Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak erabakitako Alderdien Legearen araberako legez kanporatzeengatik.

Publizitatea

Batasunaren errekurtsoan, ituneko hiru artikulu urratu zirela nabarmentzen ziren:

  • 10.a, adierazpen askatasunarena
  • 11.a, bilketa eta antolaketa askatasunarena
  • 13.a, helegite efektiboa egiteko eskubidea

Bere garaian, Estrasburgoko auzitegiak lehen bi puntuengatik tramitera onartu zuen errekurtsoa, ez 13. artikuluari zegokiona.

Oraingoz ez da detailerik eman notizia honen inguruan.

Erantzunak

#1. Re: Estrasburgoko Auzitegiak berretsi egin omen du Batasunaren ilegalizazioa

Talaimendi ¦ 2009-06-30 ¦ 11:36

Izan ere, Estrascurgeko Auzitegiaren webgunean ez da deus ere adierazi oraindik (11:36)

#2. Re: Estrasburgoko Auzitegiak berretsi egin omen du Batasunaren ilegalizazioa

Talaimendi ¦ 2009-06-30 ¦ 13:59

Reutres agentziak ere ez du aipatu ere egiten 14:00etan: http://es.reuters.com/news/archive/topNews?date=today

Susumoa baino gehiago da hau, segurtasun antza handiko ustea. Espainiako gobernuak Estrasburgeko auzitegia rpoesionatu nahiean dabil, hark dagoeneko idatzita duen epaia berriz idatz dezan Espainiako 'iritzi publikoak' ez dezan 'desengainurik izan'.

#3. Re: Estrasburgoko Auzitegiak berretsi egin omen du Batasunaren ilegalizazioa

Talaimendi ¦ 2009-06-30 ¦ 14:08

United Press International agentzia ospetsuak ere, txintik ere ez: http://www.upi.com/

#4. Re: Estrasburgoko Auzitegiak berretsi egin omen du Batasunaren ilegalizazioa

Talaimendi ¦ 2009-06-30 ¦ 14:40

Orain eseki dute zerbait: http://cmiskp.echr.coe.int/tkp197/view.asp?item=9&portal=hbkm&action=html&highlight=&sessionid=26075205&skin=hudoc-pr-fr

#5. Estrasburgoko Auzitegiak hiru debeku berretsi ditu

Sustatu ¦ 2009-07-01 ¦ 07:15

Garak argitaratzen duenez, ez epai bat, hiru eman zituen ezagutzera atzo Estrasburgoko auzitegiek, eta hiruetan Espainiako justiziak ezarritako debekuak berretsi egin ditu:

  • Batasunaren legez kanporatzea
  • 2003ko udal hauteskundeetako zerrenden debekuak
  • 2004ko Europako hauteskundeetarako zerrendaren debekua

Zerrenda kutsatuen argudioak ere jo eman dituztela ematen du, beraz.

Garak dioenez, epai hauen jakinarazpena ez zegoen aurreikusia atzoko egunerako, baina albistea Espainiako Gobernuak filtratu zuenez, publiko egin behar izan dute Estrasburgon.

#6. Re: Estrasburgoko Auzitegiak hiru debeku berretsi ditu

Sustatu ¦ 2009-07-01 ¦ 11:07

Azalpen zehatzak euskaraz Berrian.

2003ko helegitea AuB (Autodeterminaziorako Biltzarra) eta udalerrriz udalerri antolatutako herri zerrendena izan zen, eta 2004koa HZ (Herritarren Zerrenda) hautagaitzarena.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz