Teknologia albisteak
4

Gezurrezko kontaketa ehizaren aldeko jaian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-06-22 : 13:06

Igandean ehiztarien jaia egin zuten Diman (ehizaren eta arrantza deportiboaren aldeko ospakizun eta erreibindikazioa), eta ohitura omen da, kontaketa egiteko orduan, 100.000 lagun izan zirela esatea. Urtero berdin da, prentsak 100.000 lagunen bertsio faltsua ematen du behin eta berriz.

Lagun bati erantzutea okurritu zaio El Correon baina zentsuratu egin diote erantzuna. Hala ere, bere kalkuluaren berri jakin dugu Facebook-etik eta hemen duzue (euskarara itzulita):

Dimako aerodromo zaharraren zelaian 100.000 lagun sar daitezen, 1.800 autobus edo 20.000 auto bete-beteak beharko lirateke. 20.000 auto aparkatzeko, bakoitzak 3 metro okupatuz gero, 60 kilometro behar dituzu. Hau da, Igorretik Urkiolaraino, errepidearen alde bietan, eta auto guztiak beteta. Atzo ez zeuden 100.000 lagun Diman. Eta ez mesedez berriro zentsuratu nire erantzuna esaten dudana ez baita iritzi soila: datu objektiboa besterik ez da. Ezin daitezke 100.000 pertsona batu Dimako zelaietan.

Gezurrezko kontaketa egiten duen beste egunkaria Deia da.

Erantzunak

derzu
2009-06-22 : 20:07

gezurrezko kontaketen asuntoa ez da berria, gogoan dut Donostiako milioi bateko (azkar esaten da!) manifa hura, Basta Yak antolatua... edo kilometroak, ibilaldia, nafarroa oinez... 100.000 partehartzaile beti, handik behera jeistea albista txarra balitz bezala.



arazoa da behin zenbaki horietara ohitu ondoren, zeinek emango du lehen pausoa kontaketa errealetarantz? zein ausartuko da, 25.000 pertsonako manifestazio bat 'jendetsua eta arrakastatsua' izan dela argudiatzen, hala izanda ere?

sapi
2009-06-22 : 21:09

EGIN egunkaria ausartu zen. Eztabaidagarria den metodoa erabilita (Zenbat pertsona ilaraka, zenbat ilara minutuko eta zenbat irauten duen manifak) kontaketa egiten zuen. Baliteke metodoa zehatza ez izatea, baina beti metodo berbera erabiltzea konparaziorako tresna ezin hobea da. GARA egunkariak ere egin izan du, eta egunkari horri 25.000 pertsonako manifari "oso jendetsu eta arrakastatsua" deritzo.


Kataluinan medioen analisirako gune interesgarria zegoen, Contrastant.net , eta manifen kontaketaz arduratu zen. Zoritzarrez ematen du gunea hil zela (urteak ez nuela begiratzen, ahaztuta nuen) baina Euskal Herriari buruzko analisi interesgarria agertu ziren, eta urteekin argigarriagoak direla esango nuke.


Madrilen El manifestómetro egin zuen lagun koadrila batek eta beraien kalkuluak oso zehatzak ez badira ere (nire ustez beti gora jotzen dute) agerian utzi dituzte gezurrezko kontaketa asko.


Eta deigarriena, Euskal Herrian hain manizale izanda zergatik ez dago inolako zentzu kritikorik? Galdera erretorikoa da, jakin ondo baitakit erantzuna: medio gehienek (hiperdemokratikoak diren horiek) gustuko ez dituzten manifestazioak ezkutatu egiten dituzte, gustukoak, ordea, puztu. Eta gu, mutu.


derzu
2009-06-23 : 11:30

eskerrik asko datu eta linkengatik. gustatu zait manifestómetroa, datuak puztu ala ez, oinarri bat ematen diote kontaketari, eta oinarri hori (zehatza izan gabe ere) beti erabiltzen bada konparaziotarako balio du, Eginen antzera. gogoan dut elPaisen ikusi izan dudala noizbait manifestari kopurua zehazteko erabili duten sistema, baina ez zait inoiz oso fidagarria iruditu, PPren inguruko manifak salatzeko erabiltzen baitute soilik.

saiatuko naiz Donostian egiten dun hurrengo 'manifa handian' kontaketatxo bat egiten...

sapi
2009-06-24 : 13:10

Aupa Derzu! Hori gustatu bazaizu, hauek ere interesatuko zaizkizulakoan nago


Hirurak espainolez, prentsan agertzen diren informazioen analisiak egiten dituzte. Lehenengo bietan sarrera gutxiago dago azken boladan, baina atzera jotzen baduzu oso kontu interesgarriak agertzen dira, ontzat eman ohi diren zenbakiei buruz.


Blog hauetako loturei esker gaiari buruzko beste gune asko topatuko dituzu.


Erantzun

Sartu