Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bonba batekin pertsona bat hil du ETAk Arrigorriagan

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-06-19 ¦ 10:10 ¦ politika

Pertsona bat hil da auto azpi batean jarritako bonba batekin Arrigorriagan, gaur goizeko 9.05etan. Santa Isabel eta Ollargan auzoen artean izan omen da. Hildakoa Espainiako Polizia Nazionalekoa omen da, Eduardo Pueyes García 49 urteko inspektorea.

Publizitatea

Atentatuaren lekua:


Santa Isabel auzoa, atentatua

Arrigorriagak Bilborekin bat egiten duen tokia da hau, alboan dago Bilboko udalerriaren parte den Abusu auzoa.

Erantzunak

#1. Ezin ETA gainetik kendu

Luistxo Fernandez ¦ 2009-06-19 ¦ 10:17

Twitterren irakurri dut, eta tekno-txiste beltz bat besterik ez da izango, baina egia osoa da hau:

Nork askatuko du Euskal Herria Euskadi Ta Askatasunetik? Hauek ere IE6a bezalakoak dira. Ezin kendu gainetik. Tsch!

#2. Re: Bonba batekin pertsona bat hil du ETAk Arrigorriagan

Josu ¦ 2009-06-19 ¦ 11:12

Berria.info-tik:

"ETAk maiatzaren 25ean Gara egunkarian emandako elkarrizketa batean, barne gogoeta estrategikoa egiten ari zela jakinarazi zuen eta hori uda baino lehen amaituko zuela. Uda igandean hasiko da."

#3. Berriz ere ez nazazue salba

iturri ¦ 2009-06-19 ¦ 11:23

Do not save me blogean aipatu dute atentatua eta Berriz ere ez nazazue salba ekimena.

#4. #donotsaveme

jolaus ¦ 2009-06-19 ¦ 11:58

#5. Re: Bonba batekin pertsona bat hil du ETAk Arrigorriagan

Josi ¦ 2009-06-19 ¦ 12:25

Pertsona bat hiltzeak mina ematen dit. Mina areagotu egin dit Zabaldun, Berriaren informazioa jarraiki, "lagun bat" hil dutela irakurtzeak.

Minutu gutxira hitza aldatu dutela ikusteak arindu dit mina. Baina aldaketarik handiena, espero eta desio dudana etikoa da: "lagunak" hilko ez diren eguna. Urrun egongo al da?

#6. Re: Bonba batekin pertsona bat hil du ETAk Arrigorriagan

Sustatu ¦ 2009-06-19 ¦ 12:35

Atentatuko lehen argazkiak, Twitpic-en azaldu dira.

Hedabide batzuek kopiatu egin dituzte irudiok saretik, eurenak balira bezala sinatuz.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz