Teknologia albisteak

ExperienceLess, hiriak bizitzeko sortutako mugimendu berria

Erabiltzailearen aurpegia
ExperienceLess
2009-06-18 : 10:06

ExperienceLess sortu berri den mugimendu bat da eta bidaiatzen duen jendearen artean, experientziak bizi nahi dituztenen elkarpuntua bilakatzea du helburu.

ExperienceLess hitza ez duzue Googlen edo hiztegi batetan aurkituko asko saiatu arren. ExperienceLess, leku ezezagun batetan esperientzien falta duen bidaiari bati esaten zaio.

Horrez gainera, ExperienceLess sortu berri den mugimendu bat da eta bidaiatzen duen jendearen artean, experientziak bizi nahi dituztenen elkarpuntua bilakatzea du helburu.

Alde handia dago hiri bat bisitatzearen eta bizitzearen artean. Hiri bat bisitatzeak, eraikinekin liluratuta geratzea edo aurrez aurre topatzen duzun edozein tabernatan jateari esaten zaio. Hitz gutxitan, hiri bat bisitatzea, hiri bat azaletik ikustea bezala da.

Honek ez du zerikusirik hiri bat bizitzearekin. Hiri bat bizitzeak bertako jendearentzako bereziak diren momentuetan parte hartzeak suposatzen du. Askotan, momentu horiek turisten begietatik urruti izaten dira. Beraz, hiri bat bizitzen dugunean, bere edertasunaz gozatzeaz gain, hiri horrek bere bihotza irekitzen digu.

Horrela izanik, ExperienceLessen atzean dauden lau lagun, Europan zehar 33 egun iraungo dituen tour bat hasi dute zeppelinez mozorrotutako karabana batetan. Orain arte Paris, Amsterdam, Berlin eta Praga bizi izan dituzte. Hurrengo egunetan Budapest, Istambul, Kroaziako kosta, Dolomitak eta Bartzelonara bidaiatuko dute, esperientziak bizitzeko kartela beso azpian dutela.

Kartelak honela dio:

“I’m ExperienceLess, help me! I don’t want to see your city, I wanna live it”

www.experieceless.org webean etapa bakoitzeko postak, bideoak eta argazkiak ikusgai daude.

Mugimendu honen atzean Xabi (iruñatarra), Mikel (gazteiztarra), Imanol (eibartarra) eta Jokin (legazpiarra) aurkitzen dira. Laurak, unibertsitatea bukatu bezain laister trourist.com weba martxan jartzen hasi ziren eta buru belarri sartuta daude proiektua aurrera ateratzeko.

Kontaktuan jarri nahi izanez gero, idatzi experienceless@gmail.com helbide elektronikora.

Erantzun

Sartu