Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bing: euskarazko bilaketak agindu arren, ez dabiltza

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-06-01 ¦ 18:20 ¦ internet

Asteburuan iragarritakoa, Microsoft-en Bing bilatzaile berria, martxan dago jada. Interfazean bilaketak euskarara murrizteko aukera eskaintzen zaigu, baina ez dabil.

Publizitatea

Sustatu bilatu dugu euskaraz, baina ez du ezer aurkitzen. Bilaketa orokorrarekin bai, ordea.

Eibar bilatuta euskaraz bakarrik, aldiz, emaitza bat agertu zaigu, baina Encarta entziklopediako gaztelaniazko artikulu batena da. Eta ez du asko iraungo ze Microsoftek aurten itxiko du Encarta.

Hortaz, errore bat dirudi interfazean euskarazko bilaketak egiteko aukera erakustearena. Izan ere, bilaketako hobespenak gordetzeko orrian hizkuntza aukera bikoitza dago:

  • interfazeko hizkuntza zein den aukeratzeko, eta hor bai, badago euskara
  • bilaketak zein hizkuntzatan egiteko erabakitzeko, eta hor ez dago euskara, baina beste zenbait hizkuntza, hala nola katalana.

Agian interfazearen diseinatzaileak ez dira jabetu bi hizkuntza-zerrenda horiek ez datozela bat.

bing2.jpg 21KB (22272 byte)

Erantzunak

#1. Re: Bing: euskarazko bilaketak agindu arren, ez dabiltza

Arkaitz ¦ 2009-06-01 ¦ 18:53

Edonola ere, orokorrean hizkuntza kontuan hartu gabe ematen dituen emaitzak ez zaizkit oso onak iruditzen:

* 'sustatu' bilatuz gero, lehen emaitza webgune honetako albiste bat da, bigarren emaitza, ordea, azala.
* 'zabaldu' bilatuz gero, lehen emaitza komunitatea.zabaldu.com da, eta zabaldu.com-en azala, ordea, 7.a!
* 'google' bilatuz gero lehen emaitza wikipedian duen sarrera da, bigarrena bilatzailea.
* 'wikipedia' bilatuz gero, wikipediako wikipedia sarrera da lehena.

Adibide batzuk baino ez dira, baina 'authority' bezala ezagutzen diren webguneak aurkitzeko ere gai ez bada, badu zertan hobetu.

#2. Re: Bing: euskarazko bilaketak agindu arren, ez dabiltza

e-gor ¦ 2009-06-01 ¦ 22:38

Microsoft-en lehengo bilatzaileak, live.com-ek, aspalditik bazuen aukera hori, euskarazko emaitzak soilik bilatzekoa, eta orain bing.com-ek egiten duen gauza bera egiten zuen, hau da, ez zuen funtzionatzen...

Euskarazko edukiak bilatzeko, onena http://elebila.eu duzu.

#3. Re: Bing: euskarazko bilaketak agindu arren, ez dabiltza

Eneko ¦ 2009-06-01 ¦ 22:47

#1 arrazoia, authority delako hori ez da onegia.

#2. Orduan zer egin dute, live.com hartu, aurpegia txukundu, irudi eta argazki politak ipini eta kitto?

Izan ere, www.live.com helbideak bing.com-era eramaten zaitu.

#4. Re: Bing: euskarazko bilaketak agindu arren, ez dabiltza

Arkaitz ¦ 2009-06-03 ¦ 04:04

#3 Horixe bera hemen aipatzen dute:

...Of course what is bing at its most basic? It’s LIVE search right? It’s LIVE search with a new coat of paint, some additional options and a new name. And doesn’t it look a lot like Google from the top left corner of the browser? Almost the same list of options even...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz