Teknologia albisteak

Eta zuk, zer dakizu navajoez?

Erabiltzailearen aurpegia
Ana Morales
2009-05-27 : 11:05

Nik bezala westernetan agertzen dena baino ez badakizu eta gehiago jakiteko gogoa badaukazu, ezin duzu galdu aukera paregabe hau: izan ere, datorren ostiralean, maiatzak 29, Deustuko Bidarte Udaltegian (Bilbo), arratsaldeko 18.30etan, Vanessa Schmitt irakasleak Navajo Immersion 101 hitzaldia eskainiko du, Navajo Herriaren kulturaz eta historiaz.

Vanessa Smichtt irakaslea Arizonako Black Mesako erreserban hazitako emakume navajoa da. Historian lizentziatua da, Hezkuntza Multikulturalean masterra eta doktore tesia egiten ari da jatorrizko amerikarren literaturaz Salamancako Unibertsitateko Ingeles Filologiako departamentuan.

Schmitt irakasleak Navajo herri zaharraren kultura eta historiari buruzko hainbat datu jakingarri aurkeztuko ditu, ikus-entzunezko baliabideen laguntzaz: kosmogonia, artea, errituak, gizartea, navajoen historiako pasarte erabakigarriak… Hitzaldiaren amaieran parada izango da navajo kulturako zenbait artelan eta liburu bertatik bertara ikusteko. Hitzaldia ingelesez izango da baina itzultzailea egongo da.

Zenbat aldiz sortuko zaizu halako aukera bat?

Erantzun

Sartu