|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor Oreja© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-05-14 ¦ 16:12 ¦ aktan-jasoaEuropako Parlamenturako hauteskunde kanpainan, PP alderdiko buruak, Jaime Mayor Oreja donostiarrak, Europan gaztelania defenditu behar dela esan du gaur Bartzelonan ekitaldi publiko batean. Eta gaztelaniaren aldeko argudio bitxia ekarri du ahora, bere familiaren kasua. Horra gure itzulpentxoa: Birraitona ahalegindu egin zen bere seme-alabak ez zitezen kortan itxita geratu. Etxean euskaraz hitz egitea debekatu zuen, gaztelania ondo ikas zezaten. Eguneraketa, 19.45. Adierazpenaren bideoa dago behean, baina, are interesgarriagoa, irakurle batengatik jakin dugu gaurkoa ez dela ateraldi isolatua izan. Ibarrangeluko birraitona aipatu zuen duela gutxi ere. Tiraka blogean agertutako erreferentzia honengatik, nonbait Xabi Larrañagak aipatu zuen Noticias de Alava egunkarian (uste dugu hori dela), Mayor Orejaren beste adierazpen hau: Mi bisabuelo, de Ibarrangelua, tuvo la enorme visión de prohibir hablar el vasco en casa y que sus hijos estudiasen fuera y no trabajaran allí. De no ser así, si yo siguiera en aquel pueblo, quizás sería abertzale y, probablemente, me detestaría a mí mismo. Ez dakigu zein tokitan eta kontestutan bota zuen hori Mayor Orejak. Tiraka blogeko sarrera martxoaren 28koa da. Eskerrik asko Xiber, pista honen gainean jartzeagatik. Erantzunak#1. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor Orejaander ¦ 2009-05-14 ¦ 16:35Ze arrazoi zuen "Mayor Oreja, mayor sordera" slogana atera zuenak! #2. Ezjakintasunaren apologiametaltrainer ¦ 2009-05-14 ¦ 17:17Euskaraz ez dakit eta harro nago! Zerbait ez jakitearen apologia. Erre ditzagun liburuak. #3. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor Orejaxiber ¦ 2009-05-14 ¦ 18:56Aurrekoan ere aipatu ei zuen: Autogorrotoaren apologia. Enfin ............ #4. Deklarazio horien bideoaJosu Mendicute ¦ 2009-05-14 ¦ 19:23#5. Buruko minaJozulin ¦ 2009-05-14 ¦ 19:44Gizon honek buruko mina eragiten dit. Botika hartzera noa:
#6. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor OrejaSustatu ¦ 2009-05-14 ¦ 20:03Eskerrik asko ekarpenengatik (bideoa eta botikak barne), baina bereziki Xiberri Garaigoikoa eta Tiraka blogetan agertutakoa gogoratun diguzulako. Gaurkoa ez da ateraldi isolatua izan, Mayor Oreja udaberri honetan gai honekin tematuta dabilela dirudi. #7. Aitonaren kontakizunaGari Araolaza ¦ 2009-05-15 ¦ 08:37Bideoa ikusita, aitonaren jokaera kontsekuentea ere iruditzen zait: #8. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor OrejaMarti(n) ¦ 2009-05-15 ¦ 09:03Ez diozue ondo ulertu. Bere "anekdota"ren mezua ez duzue argi ikusi. Honakoa esaten ari da: "Hizkuntzak ikasteko modu onena gehien hitz egiten dena debekatzea da. Beraz, Pais Vascoan castellanoa debekatu eta vascuencez hitz egitera behartu behar ditugu umeak, vascuencea ondo ikasi dezaten". #9. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor OrejaLamarck&Darwin ¦ 2009-05-15 ¦ 09:32Gizajoa..."A mayor oreja, menor cerebro". #10. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor OrejaJon ¦ 2009-05-15 ¦ 11:18Askok eta askok debeku hitza erabili gabe praktikan egin dutena eta egiten jarraitzen dutena lotsik gabe aldarrikatu du On Jaimek. Eskertzekoa bere argitasuna, "euskararen aldekoak" izanda berdina egin/egiten dutenen mentalitatea hain hitz gutxitan zehazteagatik. Esker mile beraz On Jaime. #11. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor Orejajm ¦ 2009-05-15 ¦ 14:56Estatu batuetako hispanoek bere birraitonak egindakoa egingo balute, hau da: 3.munduko hitzkuntza dela eta nobel saririk ematen ez duela argudiatuaz, adibidez. Bere semealabei espainola ez erakutsi eta inglesa hutsez hitzegitea behartuko balituzkete. Ongi irudituko zitzaion jaun honi? #12. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor OrejaAitor ¦ 2009-05-16 ¦ 11:28 Ea asmatzen duen honako hau : #13. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor OrejaJosu Jimenez Maia ¦ 2009-05-17 ¦ 19:43Mayor Orejak oso irudi txarra du eurodiputatuen begietan; zinez txarra: horrelako adierazpenekin ez nau batera harritzen. #14. Re: Bere familian euskara debekatu izanaz harro dago Jaime Mayor OrejaAtxerrepetik ¦ 2009-05-25 ¦ 21:39
#15. Lesakako izebakpatxi lurra ¦ 2009-05-27 ¦ 17:10Honek ekartzen deustaz gogora, barriro be, Lesakako izebak, ahiztak eurak: Batak gaur egun seme-alabekin gazteleraz berba egiten dau (ilobekin baina euskaraz egiten dau), Lesakan, besteak euskaraz batzuei eta besteei. Batak seme-alabak txikiak ziranean etxean gazteleraz egitea erabakia hartu eban, James Bigearren argudioak eurak erabiliz. Besteak eutsi egin deutsa amatxi-aitatxien hizkuntzari. Batak Migel Sanzen hizkuntza politika ondo ikusten dau, eta ez dau ulertzen zergaitik montatzen dan zalapartarik herrian sendagile erdaldunak lanean dabilzanean ("garrantzitsua sendagile ona izatea da", fondoan, erdalduna=ona). Bata abduzitua da, euria gorrotatzen dau, eta bestea anfibioa, eurizalea. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Aktan JasoaKultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek. Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com. Albiste gehiagoaktan-jasoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|