|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gogoeta euskalgintzaz eta bertso-eskolezALBE ¦ 2009-04-23 ¦ 08:41 ¦ bertsolaritzaAlgortako Bertsolari Eskolak (ALBE) gogoeta-saio bat antolatu du larunbat honetarako Algortako Kultur Etxean. Gotzon Loberak eta Koldo Tapiak euskalgintzaz eta bertso-eskolez hitz egingo dute. Algortako Bertsolari Eskola 1980. urtean sortutako elkartea da. Sorreratik bertsolaritzaren transmisioaren, sustapenaren eta ikerkuntzaren alde jardun du Bizkaiko Uribe Kostako eskualdean eta batik bat Getxon. Egun zeregin horretan jarraitzen du, bertsolaritzaren alde lan eginez, bertsogintza sustatuz, bertsolariak sortuz eta bertsozaleei euren zaletasunaz gozatzeko aukerak emanez. 2010ean 30 urte beteko ditu ALBEk. Urteurrena bera ospakizun handia izanagatik, eskolak egindako ibilbidearen mugarri eta aurrera begirako pausoen abiapuntu bihurtu nahiko luke data seinalatua. Hori dela eta, 2009ko udaberrian gogoeta-saio ireki bat antolatu du. Saioa apirilaren 25ean izango da, hurrengo larunbatean, Algortako Kultur Etxean. Egun horretarako egitaraua eta datuak hauexek dira: EUSKALGINTZA MUNDU GLOBALIZATUAN Hizlaria: Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Hizkuntza Politikarako Zuzendari ohia eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Ordua: 10.30 BERTSO-ESKOLEN ERRONKAK XXI. MENDEAN Hizlaria: Koldo Tapia Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Idazkari Nagusi ohia eta Itzultzailea Ordua: 12.00 Hitzaldi bien ondoren eztabaidarako tarte bat egongo da. Saioa irekia izango da. Informazio gehiago ALBEren webgunean topa daiteke. |
Albiste gehiagobertsolaritza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|