Teknologia albisteak

Galduta dagoen robot bat laguntza eske

Erabiltzailearen aurpegia
ItziMex
2009-04-21 : 09:04

Hiri erraldoi batean galduta dagoen robot bati inork lagunduko al lioke? Horixe izan zen New Yorkeko Tisch Arte Eskolako ikasle bati bururatu zitzaion galdera, bere artea komunikabide teknologietan kurtsoko proiektuari ekin zionean.

Oso presupuesto eskasekin, 25cm-altuerako robot traketsak eraiki eta bakarrik utzi zituen New Yorkeko zenbait puntutan, ea urrun zeuden helbideetara heltzeko gauza ziren neurtzeko asmoz.

Tweenbots izeneko makina hauek, abiadura konstante eta norabide zuzena bakarrik jarraitzearen gauza izanik, agindutako helbiderantz abiatzeko jendearen laguntzaz baliatu behar zuten. Haien arreta bereganatzeko ‘Lagun iezadazu’ kartel bat zeramaten, helbidea ere hor zehaztuz. Baina presaka eta korrika dabiltzan hiritarren artean, ba al dago laguntzeko prest egon litekeen inor?

Emaitza harrigarria izan zen: tweenbots guzti-guztiak agindutako helbidetara heldu ziren inolako kalterik gabe. Haietako bat 19 lagunen partaidetzari esker Manhattaneko Parke Zentrala zeharkatu zuen 42 minututan ... esteka honetan hori eta gehiago...

Erantzun

Sartu