|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?Jose Luis Irigoien ¦ 2009-04-17 ¦ 08:53 ¦ argazkiaKezkatuta nago. Digital teknika etorri zenetik ona kezkatuta nago argazkilaritzan pasatzen ari dena ikusita. Eta seguraski galdetuko didazue zergatik. Ez dirudi kezkatuta egon behar dela ikusi ondoren nola gero eta argazkilari gehiago dagoela, argazkilaritza punta-puntan dabilela eta gero eta argazki gehiago egiten direla. Erraz erantzugo dizuet: goian aipatutakoa ez delako egia gezurrik baino. Bai, gero eta argazki gehiago ateratzen dira eta baita ere gero eta jende gehiago ikusten da hemendik hara argazki makina batekin eskuetan, baina ¿benetako argazkilariak al dira? Beti izan dira argazkilariak eta “argazki egileak” eta orain, hauek izugarrizko jendetza dira. Beste alde batetik kezkatuta nago ere argazki ikastaroetan gertatzen denekin. Asko ikasi dugu askok argazki ikastaroetan baina oraingoetan ahazten ari zaie zertan datzan argazkilaritza, ahazten zaie azaltzen zeinek diren argazkilaritzaren funtsezko kontzeptuak eta hori bazter batean lagata jotzen da photoshoparengana batzuren aburuz dana konpontzen delako Orain ez da garrantzitsua argazki bat planifikatu, aurreikusi, argi egokiena bilatu , kontuz osoaz argazkia hartu, tripodea erabiliz, ispilua altxatuta dardara sahiesteko…. Orain ez da jarraitzen prozesu osoa bukatu arte aurreikusia gogoratuz hasi-hasieran nahi genuena lortzeko asmoz: orain argazkilarien asmoa galtzen da. Orain berehalakoa da garrantzitsuena eta gero…. gero ikusiko dugu nola sortarazten dugun argazki ordenadorean. Jadanik ez da inporta gure hasierako desioa, argazki irudiaren gainean diseinatzen duguna da bakarrik inporta dena eta hori, nire ustez, marrazki gainean egiten den bezala, eta noski, ezer mesprezatu gabe, hori, izatekotan, ez da argazki bat diseinu grafikoa baizik. ¿Zer da diafragma, eta abiadura eta soro-sakontasuna, heren biko araua, edo urrezko sekzioa? ¿Zer da perspektiba, sakontasuna, edo ikuspuntua? ¿Zer da arreta puntua? ¿Zer da aurrikuspena edo gune sistema? ¿Eta grisen eskala, kolore asetasuna edo trinkotsauna arte lana sortzeko tresnak bezala ? Eta, akaso ikastaroan aipatuko balira dira holako gauzak ia inoiz azalduko lirateke zertarako eta nola erabili daitezke eta zeinek diren beraien oinarriak. Aitortu behar dut digital sistemak abantaila batzuk eman dizkie argazkilari guztiei bai benetakoei bai besteei, baina ezin da ahaztu benetako argazkilariek jarraitzen dituztela erabiltzen kontzeptu zaharrak, zaharrak bai baina ez zaharkituak, argazki bat egiteko orduan bere prozesu osotasunean: begiratu, atera, errebelatu eta azkenean kopia paperean lortu, baita ere tresna berriak erabiliz. Gainera kezkatuta nago ere argazki lehiaketetan sarri gertatzen den ikusita teknika aldetik balorazioa emateko orduan behintzat: askotan aurkezten dira argazki batzuk , gehienetan zuri eta beltzez, beste garaian ezin izango zutela lehen baztertzeko txanda gainditu, baina orain beraien bistako akatsak zuritzen direla argazki digitala dela esanez, eta ahazten dela behin eta berriro txarto dagoena txarto dago tresna batzuk edo besteak erabiliz. Beti izan den moduan argazkiak argazkilariek sortzen dituzte eta ez kamerak, ez photoshopa eta ez imprimigailua; bestea beste gauza bat da eta nik ez nuen argazkia izendatu arte honetako alde nobleen aldetik behintzat: sortze prozesua. ETA NIK, NIK JARRAITZEN DUT ARGAZKILARIA IZAN NAHIAN !!!!!!!!!!!!!!! Jose Luis Irigoien, argazkilaria Oharra: Nik jarraitzen dut kimika argazkilaritzan baina baita ere digital argazkilaritzan. Nik ez dut samintasunez oroitzen antzinako teknika argazkilaritza bera baizik paya550.jpg 21KB (22169 byte) Erantzunak#1. Re: Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?Kolkomira ¦ 2009-04-17 ¦ 09:49Jose Luis, zure kezka ulertzen dut, baina ez dut uste berez argazkilaritzari dagokionik, nolabaiteko intrusismoari baizik #2. Re: Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?Sustatu ¦ 2009-04-17 ¦ 10:08Bloga duen argazkilaria dugu Jose Luis Irigoien. Bere irudiak han jartzen ditu, eta tokatzen zaizkion erakusketen berri ere ematen du bertan. Artikuluari, baimenarekin, bere argazkietako bat itsatsi diogu. Uxue Alberdi eta Xabier Paia bertsotan.
Bere lanaren beste adibide bat, Vietnamgo sorta hau, 50 argazki baryta paperean eta seleniumnekin biratuak. #3. Argazkilari profesionala vs. Argazkilari amateurrapiban ¦ 2009-04-17 ¦ 11:252007ko neguan nire argazkilaritza digitalerako lehenengo ikastaro baten egin nituen egun batzuk. #4. Re: Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?Kolkomira ¦ 2009-04-17 ¦ 11:57beno... agian ez diot artikuluaren ildoari behar bezala jarraitu... #5. Argazkilaritza eta kazetaritzaSustatu ¦ 2009-04-18 ¦ 08:39Joxe Rojasek Komunikariak foroan iruzkin gehigarri bat egin du hemengo iritzi honen inguruan. Irigoien argazkilariaren esaldi honi erreparatu dio Rojasek: beti izan dira argazkilariak eta “argazki egileak” eta orain, hauek izugarrizko jendetza dira. Eta horren aurrean dio Rojasek: Eta diot nik... kazetaritzan ez da, ba, gauza bera gertatu neurri handi batean hedabideen horizontalizazioaren, blogintzaren eztandaren eta herri kazetaritzaren etorrerarekin? Bereiz ote daitezke kazetariak eta berri emaileak, Irigoienek argazkilariak eta argazki egileak bereizten dituen bezalaxe? Bereizketa hori noraino da gizalegezkoa nolabait esatearren, eta noraino korporatibismoa? Kazetari gutxiago eta berri emaile gehiago egotea zer neurritan da kaltegarri? Eta onuragarri? #6. Re: Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?Iñaki Eraunzetamurgil ¦ 2009-04-18 ¦ 11:23Betiko eztabaida: Non dago asuntuaren garbitasuna edo nik egiten dut "egin behar dan bezala" Egia da batzuk argazkilariak sentitzen garela kamara potolo bat lepotik zintzilik eramaten dugulako...eta zer? Zoriontasun momentu hori ez digu purista batek kenduko. Beste aldetik errebelatzea eta kamara zahar bat erabiltzeak bere xarma dauka ere eta argazkiak ere guztiz ezberdinak ateratzen dira. Interesgarria Irigoienaren artikuloa. Kalera noa. Digitala eta pelikulakoa hartu ditut. #7. Re: Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?oier u. ¦ 2009-04-20 ¦ 10:54Gauza da, gaur egun edonork atera ditzakeela argazki onak, teknologiaren aurrerapenengatik besteak-beste, prezio merkean lor daitekeelako kalitate ona. #8. Re: Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?Luistxo ¦ 2009-04-20 ¦ 12:06Batek dio amorrua ematen diola lan txarrak aldizkari azaletan ikustea... Baina gauza bat da argazki txarra, eta beste bat amateurra. Une honetan, Sustatuko portadan afizionatuen bi irudi daude, Indiako zoologikokoa eta Euskal Herriko supermerkatua. Ez dute beste munduko ezertaz informatzen, anekdotak dira agian, baina argazki balekoak direla uste dut. Niri behintzat zerbait esaten didate. Bestalde, uste dut digitalean hasitako amateur dexente ari dela argazkia beste maila batean egitera. Yosigok ez zuen paperik errebelatu, eta Flickr zen bere erakustaretoa, Donostian erakusketa egin zioten arte. Hemen goian erantzun duen amateur bat ere, Iñaki Eraunzetamurgil, ezagutzen dut eta, nire txorakeriekin alderatuta, maisutzat daukat, baina honek ere bidea digitalek kimikara egin du. Hau kamera digitalarekin egin zuen, eta Photoshoparekin ukitu, noski:
Eta beste hau, berriagoa, filma kimikoki errebelatuta:
#9. Re: Kezkatuta nago: zer pasatzen ari da argazkilaritzan?Jose Luis iirigoien ¦ 2009-04-25 ¦ 20:05Atzo lagun batek esan zidan ez zegoela ados nik esandakoarekin orain dela gutxi nire blogean eta “Kezkatuta nago” izandako idazkian. Eta gainera oso haserre zegoen nitaz pentsatzen zuelako beren kontra jo nuela artikuluan berak argazki ikastaro irakasle delako. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|