Teknologia albisteak

Itsasoaren alaba, dokumental bat euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-15 : 09:04

Itsasoaren alaba dokumentala herriz herri eskaintzen ari dira. Horra trailerra:

Haizearen alaba, Haize Goikoetxea da. Bere aita, Mikel Goikoetxea, “Txapela”, GALek hil zuen, 1984an, alabak bi urte zituelarik. Hogeitabost urte beranduago, Haize haren arrastoaren bila hasten da dokumental honetan.

Datozen asteotan hainbat emanaldi dituzte han hemenka:

  • Apirilaren 16an Hondarribian. 19:30tan
  • Apirilaren 20an Santurtzin. 19:30tan La Kelo Gaztetxean.
  • Maiatzaren 7an Iruñean. 19:30etan Zabaldin.
  • Maiatzaren 14an Hernanin. 20:00tan Biteri Kultur Etxean.
  • Maiatzaren 15an Lezaman. 20:00tan.

Josu Martinezek zuzendu du dokumentala, eta GITE-IPES-ek eskainitako Julio Araluze bekari esker egin da. Filmak webgunea ere badu.

Filmari buruzko informazio gehiago Ahaztuak-en blogean, Haize Goikoetxeari eta bere amari elkarrizketa Argia-n, eta kritika laburra baita Argian.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago