|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Google euskaraz, aurkezpena BilbonAitor Lopez de Aberasturi ¦ 2009-04-02 ¦ 12:41 ¦ hizkuntzaPosta elektronikoa, euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak euskaraz egin ahal izango dira Googelen. Orain dela 3 hilabete Googleko sortzaileei eskutitz bat bidali nien: eskutitza Ez dut hauen erantzuna lortu baina beintzat eskutitzan eskatzen nuena Googelek egingo du. E Eskutitzak eragina izango zuen ? EITBko albistea, aurkezpena bihar ETBren egoitzan. Erantzunak#1. Re: Google euskaraz, aurkezpena BilbonSustatu ¦ 2009-04-02 ¦ 14:30EITBko albistean irakurtzen denagatik, ez dirudi Gmail tartean dagoenik, baina ikusiko dugu. Hemen itsatsitako gonbidapen grafikoa jaso dugu biharko aurkezpen horretarako:
EITBren albistean aipaturiko pertsonez gain, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren izena ere ageri da testuan. #2. Re: Google euskaraz, aurkezpena BilbonRebeka ¦ 2009-04-02 ¦ 15:36Eskerrik asko Aitor, zu beti euskararen alde egiten. Aurrekoan Korrikan ikusi zintudan baina ez genuen hitz egiteko aukerarik izan. Hurrengo batean izan beharko. #3. Re: Google euskaraz, aurkezpena BilbonEgoitz ¦ 2009-04-02 ¦ 21:03Nik ez dut gonbidapenik jaso, baina edonor gerturatu daitekeela dirudienez... aurkezpena ikustera noa! http://euskaraz.ageri.net #4. Bilaketak euskaraz galbaherik gabe?salidorro ¦ 2009-04-03 ¦ 11:06Oraino bilaketak euskaraz egiteko aukera zegoen (interfaceari dagokionez, ez euskarazko emaitzak eskaintzeagatik), baina irudien bilaketari dagokionez, bahearen zorroztasuna zehazteko aukerarik ez zegoen. Aldiz, ingelesezko bilaketetako hobespenetan bahea regulatzeko edo kentzeko aukera dago. Beti pentsatu dut zergatik izango ote den hori, Euskaldunon begiak lizunkerietatik babestu nahi ote dituzte? #5. Re: Google euskaraz, aurkezpena Bilbonassar ¦ 2009-04-03 ¦ 11:50Albiste honekin zeharka erlazionatuta, justu gaur Panoramiora sartu naiz eta interfazea euskaraz duela ikusi dut. ![]() Argazkiak.org | panoramio euskaraz © cc-by-sa: assar Lana boluntarioek egin dutela iruditzen zait, foro honetan agertzen den eztabaida ikusita. #6. Re: Google euskaraz, aurkezpena BilbonSustatu ¦ 2009-04-03 ¦ 15:14Aurkezpen honek eman duena beste albiste honetan kontatu dugu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|