Itzuli orri nagusira Bidali hau

Agur Euskal Herriko mapari EITBn?

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-03-23 ¦ 11:51 ¦ hedabideak

Tonia Etxarrik El Correo egunkarian sinatutako analisi honek dioena egiaztatzen bada, laster ez dugu ikusiko Onintze Salazarrek ETB1en erakusten dizkigun mapak.

Publizitatea

EITBn eraldaketa gertatzea "lehentasuna" omen da bai PPrentzat eta PSE-EErentzat, dio Etxarrik. "El caserío electrónico":http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20090323/politica/caserio-electronico-20090323.html du izenburua bere artikuluak.

Aldaketa geografikoaz gain, euskaraz kantatzen ez duten abeslariak eta nazionalismoari men egin ez dioten artistak azaltzen hasiko omen dira. Zuzendu beharreko beste "anomalia" bat da Espainiako Erregearen gabonetako hitzaldia ez ematearena.

EITBko iritzi saioetan gertatzen dena salatzen du bereziki Tonia Etxarrik. Aldaketarekin, desagertuko omen dira tertulietatik "ETA justifikatzen dutenak," eta orain tertuliakideen artean nazionalisten aldekoa omen den 5-1 proportzioa ere aldatuko da. Tertuliakideaz gain, EITBko langileak ere aipatzen ditu Tonia Etxarrik:

Los profesionales serios de la radio y televisión pública, que los hay aunque no figuren en la primera línea del escaparate, tendrán que ofrecer programas más rigurosos que los que se han alimentado de arremeter contra compañeros de la profesión en Madrid por el mero hecho de ser críticos con el pensamiento nacionalista, haciendo con todos ellos un cocidito de difícil digestión.

Iruzkin honek erreferentzia egiten dio seguruaski Javier Vizcaino esatariak Radio Euskadin zuzentzen duen "Cocidito Madrileño":http://www.eitb.com/radioeuskadi/cocidito/ atalari.

Goian itsatsi dugun eguraldi iragarpenaren bideoa martxoaren 22koa da, eta ez dakigu EITB.com-eko artxiboetan jarraituko ote duen Etxarrik iragartzen duen aldaketa hori gauzatzen bada.

Erantzunak

#1. En breve volvemos

Jozulin ¦ 2009-03-23 ¦ 16:52

Baliteke eitb-n eguraldi mapa baino gehiago aldatzea... Erdal Irrati Telebista!

#2. Re: Agur Euskal Herriko mapari EITBn?

Joseba Barandiaran ¦ 2009-03-23 ¦ 21:15

hedabide publikoak singularizatuak (pluraltasuna murriztuz) eta helburu politikoetarako (zenbait ideia baztertu eta ezkutatu) erabiliak izan behar dutela argudiatzen ari zaizkigu argi eta garbi. kazetarien artean sorgin ehiza abiatua da eta ikuskizun dago zenbateraino mamitzen den. euskal jendarteak boikota beste aukerarik ez du izango, martxa honetan...

#3. Errioxa eta Kantabria gehituko dute

Eneko ¦ 2009-03-23 ¦ 23:49

Irratian Basagoiti entzun dut eta EiTBko eguraldi-mapan Errioxa eta Kantabria gehituko dituztela esan du.

Ordua zen, Amoroto , Rincon de Soto eta Urdialaitz mapa berean!

#4. Re: Agur Euskal Herriko mapari EITBn?

Sustatu ¦ 2009-03-24 ¦ 07:44

Zaldieroak medikura bidali du ETBko mapa, eta diagnostiko iluna du kontuak. Adi erradiografiari.

Bideoak desagertzen badira... horra pantaila-irudia artxiborako:


Argazkiak.org | Eguraldi mapa ETB1n © cc-by-sa: sustatu

#5. Re: Agur Euskal Herriko mapari EITBn?

Luistxo ¦ 2009-03-25 ¦ 08:30

Cybereuskadi blogean EITBrako egitasmo politiko oso bat, anonimotasunetik idatzia.

#6. Re: Agur Euskal Herriko mapari EITBn?

Unai ¦ 2009-03-25 ¦ 09:45

Eta anonimotasunetik beste blog berri bat (gazteleraz, nola ez).

EiTBko langile bat omen da.

El Desembarco de Patxi Lopez en EiTB

#7. Desagertu da blog hori

Sustatu ¦ 2009-04-22 ¦ 07:43

Aurreko erantzunean aipatzen zen blog hori bisitatzera joan, eta desagertu dela ikusi dugu. Beste insiderrik ezagutzen du norbaitek?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz