|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Format Factory euskaraz
© cc-by-sa Alexgabi ¦ 2009-03-12 ¦ 11:16 ¦
informatika
Bideo, audio eta irudien fitxategien formatuak era masiboan aldatzen dituen freewarea edo doako aplikazioa euskaratu berri dut. Filma-DVDak eta audio-CDak ere ripeatzen ditu.
 Argazkiak.org | Format Factory euskaraz © cc-by-sa: alexgabi
Bideoa MP4/3GP/MPG/AVI/WMV/FLV/SWF formatuak onartzen ditu eta hainbat kalitate aukerak eskaintzen ditu.
Audioa MP3/WMA/AMR/OGG/AAC/WAV formatuak eta kalitate aukerak.
Irudia JPG/BMP/PNG/TIF/ICO/GIF/TGA formatuak. Tamaina eta biratze aukerak eskaintzen ditu.
Horretaz gain ripeatzeak egiten ditu, ISO bihurtzeak, bideo-fitxategien fusioa, fitxategi multimedien informazioa eta abar.
Laburbilduz potentzia, abiadura eta erabilerraztasuna elkartzen duen aplikazioa.
Soilik Windows (32) gainean dabil.
Jaisteko tokia. Instalatzean Windowsen ezarpen lokaletan "vasco" jarrita badugu euskaraz instalatuko da, bestela hizkuntza aukeretan "basque" hautatu behar da.
© cc-by-sa Alexgabi: Creative Commons Aitortu-Partekatu. Hemendik hartua: Luberri.
|