Teknologia albisteak
2

"Konstruktibismo eta Hezkuntza" jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
Hik Hasi
2009-03-15 : 11:03

Aurten, Hik Hasi Topaketen X. edizioa izango dela eta, ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatzen ari gara. Psikomotrizitateari buruzkoa izan zen lehena, eta, hurrengoa, “Konstruktibismoa eta hezkuntza” izenekoa izango da, apirilean Bilbon. Izena emateko epea, orain martxoan.


Apirilaren 25ean eta 27an izango da, BILBON (Euskalduna Jauregian) eta DONOSTIAN (Irakasle Eskolan), hurrenez hurren. Besteak beste, Mario Carretero Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izango da gurekin.

Bilbon eta Donostian programa bera izango da.

PROGRAMA

9:00 Dokumentazio banaketa

9:30 Konstruktibismoaren ikuspegi orokorra eta betekizuna. LONTXO OIHARTZABAL. LHko eta EHUko irakasle ohia.

10:30 Zergatik konstruktibismoa? Zein dira buru egituraketa nagusiak? Zer ondorio ditu horrek guztiak ikasketa prozesuan? MARIO CARRETERO. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna. Egun AEBetako Harvard Unibertsitatean dihardu. Ikerketa eta liburu ugariren egilea. (gaztelaniaz)

11:30 - 12:00 Atsedenaldia

12:00 "Lurbiran" proiektua. HH - LH. MERTXE AMONDARAIN, Berrobiko San Andres eskolako irakaslea.

12:30 "Hizkuntza lehiaketa" proiektua. HH - LH. ELENA LAIZ eta MINTXA AGIRRE, Zizurkilgo San Millan eskolako irakasleak.

13:00 Zertan zentratu behar du Gizarte Zientziak irakasten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira. MARIO CARRETERO. (gaztelaniaz)

14:00 - 15:30 Atsedenaldia

15:30 "Gasekin esperimentatzen". DBHko eta BATXILERGOko esperientzia praktikoak. MIKEL ETXANIZ, Pasaia-Lezo lizeoko irakaslea.

16:30 Zertan zentratu behar du, non jarri atentzioa Natur Zientziak irakasten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira. MARIO CARRETERO. (gaztelaniaz)

MATRIKULATZEKO EPEA: martxoaren 31 arte

Matrikula arrunta: 60 €

Norbanako harpideak: 30 €

Langabetuak eta ikasleak: 30 €


Erantzunak

Josi
2009-03-18 : 13:23

Norbaitek matrikula egiteko asmoa badu web helbide honetara jo dezake.


HIk Hasi
2009-03-18 : 13:36

Informazio gehiago eta izena ematea: 943 371 408 edo www.hikhasi.com.

Erantzun

Sartu