|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet ENA onartu digute hauteskundeetanMiren Ibarluzea ¦ 2009-03-02 ¦ 08:21 ¦ politikaMiren Ibarluzeak hau bidali zigun atzo. Dagokionari, Ez dakit argitaratzeko (webgunean zein paperezkoan) modukoa izango den, baina hona hemen irakurleei igorri nahi nieken mezua: Euskal Nortasun Agiria onartu digute hauteskundeetan. Euskal Nortasun Agiria onartu digute hauteskundeetanGaur, hauteskunde eguna, poza hartu dut ENArekin bozkatu ahal izan dudalako. Eta Mungian (bertako herritarra bainaiz) ez naiz bakarra izan, antza. Pozteko da sano! Laster tristatu naiz, baina: besteak beste nik egin dudan gauza bera egin gura izateagatik, gure herrian bertan ezagun bat identifikatu dutelako, eta asteazkenean epailearen aurrean agertu behar duelako. Ez omen da ezer aldatu... Tira, ENA erabiltzen jarrai dezagun behintzat. Miren Ibarluzea Erantzunak#1. Re: ENA onartu digute hauteskundeetanerral ¦ 2009-03-02 ¦ 09:25ENA ala EHNA? Hrekin ala H gabe? #2. Re: ENA onartu digute hauteskundeetanMarije ¦ 2009-03-02 ¦ 10:57Nik oraingoan ere ENA (H-rik gabea, zaharragoa) erabili ahal izan dut Donostian; Antiguako Lugaritz kultur etxean hain zuzen. Eta hori izena laburtuta agertzen dela bertan! Bigarren aldia da. #3. Re: ENA onartu digute hauteskundeetankezkatua ¦ 2009-03-02 ¦ 12:42Bada, nik ezin izan dut erabili EHNA. Herri berean, lehenbizi mahai batera hurreratu nintzen (orain artekora) eta han ia-ia botoa eman nuen EHNA erabiltzeko eragozpenik gabe. Toki berean, pare bat mahai urrutirago, ordea, ezeko biribila ajso nuen eta arrazoia beraiek gartzelara jaon zitezkeela nik EHNA erabiliz gero. #4. Re: ENA onartu digute hauteskundeetanMiren Ibarluzea ¦ 2009-03-02 ¦ 13:34
#5. Re: ENA onartu digute hauteskundeetanBeñat ¦ 2009-03-02 ¦ 14:56Nik ere EHNA-rekin bozkatzeko aukera izan nuen. Atzo komentatu nuen bezela botoa onartu izan balidate, pozik eta guzti bueltatuko nitzateke etxera, baina... #6. Re: ENA onartu digute hauteskundeetanJoseba ¦ 2009-03-03 ¦ 10:00Nik ere arazo barik bozkatu nuen EHNA eskuetan. Berdin neska lagunak. Hala ere mahaiko presidentearen aurpegia ikustekoa zen, ez zion batere graziarik egin #7. Re: ENA onartu digute hauteskundeetanPlaza ¦ 2009-03-03 ¦ 14:53Espetxera E(H)NA erabiltzeagatik,? ez jakin hutsak. #8. Re: ENA onartu digute hauteskundeetanNaiara ¦ 2009-03-03 ¦ 15:05Ba guk ezin izan genuen EHNA-rekin bozkatu, Arrasaten. PP-koek mahaia inpugnatuko zutela esan zigun mahaiko presidenteak eta debekaturik zutela identifikazio mota hau. #9. Re: ENA onartu digute hauteskundeetanUnai ¦ 2009-03-05 ¦ 00:07Oraingoan, ni, mahaiko lehendakari nengoen, eta ENA edo EHNA onartzea erabaki genuen mahaikook(banekien liburuxkan ez onartzea eskatzen zuela). Neuk ere ENArekin aurrez botatu ahal izan dut. Ez beti, batzutan ez didate utzi eta, baina, ikusita zelan egiten den izenaren jarraipena, apuntatuaz, ez dakit zelan ezin garan horrekin identifikatu eta nahikoa izan. Neuk uste ez dagoela ez aukerarik ez asmorik iruzurrik egiteko. PPkoak inguruan nituen baina zorionez, gutxi enteratzen zen eta lasai erabili ahla izan zuen jendeak ENA edo EHNA. Besterik da liburuko gomendioena, fotokopiak eta ez direla onartuko. Ba, hauetako bati(adinez nahiko nagusia) etxera buelta eragin arazi zion PPko batek, kontua da gizon hau ez zela berriz bueltan etorri bozkatzera. Eta beste bati onartu nion. Asmoa ez da ba, ahal denik eta gehienek parte hartzea hauteskundeetan? beraz, ez dezagun jerri oztoporik. Beste puntu batean ere badakar nire ustez okerreko eskaria mahaian daudenentzako liburuxkan. Sobrea, papeleta, lehendakariak sartu behar duela postontzian. Bale, iruzurrik gerta liteke, bai, baten lekuan bi bota, baina argi izanez gero, arazorik ez, eta jendeak eskatzen du hori egin ahal izatea, norberak sartzea postontzian. Hori ere partehartzearen aldeko ekimena da, ez? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|