Itzuli orri nagusira Bidali hau

EGArako prestaketa sarean: prentsaurrekoa zuzenean

Sustatu - Koldo Mitxelena Kulturunea ¦ 2009-02-19 ¦ 10:44 ¦ zuzenean

Prentsaurrekoa gaur Donostian: EGA azterketa prestatzeko baliabideen doaneko web-gune berri bat jarriko da martxan Interneten. Horixe aurkeztuko digute 11.00etatik aurrera AEK-k, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle Maite Goņik eta EHUko iKide ekimenak. Duela gutxiko aurrekariak hor direlarik, agian interesgarria izango da. Sustatun zuzenean jarraituko dugu, agian zuen laguntzarekin.

Publizitatea

Donostian da prentsaurreko hau eta honako lagunek emango dute:

  • AEKren on-line saileko arduradun Andoni Tolosa,
  • Ordiziako Jakintza ikastolako irakasle Maite Goņi,
  • EHUko iKide Taldeko Ainhoa Ezeiza.

Sustatu hemen dago eta esperimento txiki bat egingo dugu, liveblogging apur bat. Adi hona beheko pantailara, zeuk ere parte hartu baidezakezu.

Sareko EGA baliabideen kontu honetaz aportatu nahi baduzu tarte honetan, zoaz zure Twitter kontura, eta tuiteatzen duzunean #ega gehitu zure mezuei. 11.00-11.30ak tartean egingo dugu zuzeneko emanalditxo hau. Ez dakigu nola irtengo den. Beharbada gaizki. Auskalo.

ega_prentsaurrekoa_zuzenean.html 39KB (40063 byte)

Erantzunak

#1. Re: EGArako prestaketa sarean: prentsaurrekoa zuzenean

jolaus ¦ 2009-02-19 ¦ 11:58

Zorionak esperimentuarengatik. Sentsazio bitxia da prentsaurreko batean iritzia eman edo galdera egiteko aukera izatea bertan modu presentzialean egon gabe. Nola deitzen zaio honi? Kazetaritza 2.0? Open-Journalism?

Imajinatzen duzue? Ohiko kazetariak euren koaderno eta boligrafoekin galderak egiten eta erantzunak jasotzen eta, bitartean, ingurukoak, mugikorra eta twitter erabiliz, galderak egiten. A ze kontrastea, ala?

#2. Re: EGArako prestaketa sarean: prentsaurrekoa zuzenean

beronika ¦ 2009-02-19 ¦ 12:16


Berandu heldu naiz!

#3. Liveblogging saio honetaz

Sustatu ¦ 2009-02-19 ¦ 12:42

Tira, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Nahiko ondo irten delakoan gaude, lehen aldia izateko, eta aldez aurretik inora abisurik eman barik egin dugula kontuan hartuta.

Zuzeneko elkarrizketaren edukia gorde dugu: hemen dago prentsaurrekoaren jarduna, ordubete pasatxo ibili gara.

Prentsaurrekoan notizia zena ere, beste albiste batean jarri dizuegu: E-gela, EGA prestatzeko doako baliabide bat sarean.

Zer iruditu zaizue? Errepikatuko dugu, ezta? Hauteskunde gaua izan daiteke aukera bat martxoaren 1ean, eta Athletic-Sevilla Espaniako Kopa finalerdietako itzulera partidua beste bat martxoaren 4an.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook