Teknologia albisteak

Letrak sare kantoitik

Erabiltzailearen aurpegia
Anjel Lertxundi - Berria.info
2009-02-06 : 08:02

Anjel Lertxundi Letrak sare kantoitik izeneko artikulu sorta hasi da idazten bere blogean, Berriako bere zutabeekin tartekatuta. 1996an argitaratutako Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala... Bere asmoez galdetu diogu Lertxundiri, eta berak erantzun.

Lau ale argitaratu dira oraingoz: Herriz herri, Mozkorraren izenak, Izenei irri eta Señor maestro.

Letrak sare kantoitik

Letrak kale kantoitik kaleratu nuenean argitaratu gabe gelditu zitzaizkidan kontuak eta ordutik jasotzen joan naizenak dira nire blogean ematen hasi naizenak. Pilatzen eta pilatzen joan zait materiala, eta pentsatu nuen sarea bitarteko ona zela hori guztia kaleratzeko.

Liburu batek ez bezalako aukera ematen du sareak, askeagoa, kontainer baten antzekoa baita. Idazteko ere, libreago sentitzen naiz, akadamikotasunaren arau estuegien mende ibili gabe, beti berritzen ari den, beti aldagarri den medioa baita sarea: gaur idatzitakoak bihar konbentzitzen ez bazaitu, ezaba dezakezu, eta listo.

Eta irakurleen feed-backari dakogionez, liburu batekin baino bat-batekoagoa da harremana. Ez hori bakarrik: irakurleek beren aportazioak egin ditzakete denbora errealean (oraintxe gertatzen ari zaidan bezala), nik idatzitakoak zuzenduz, gehituz, hobetuz. Eta material hori guzti (nirea eta irakurleena) mundu guztiaren eskura dago denbora errealean.

Honaino asmoaren berri. Noiz arte iraungo dudan, daukadan materialak esango du, baina ez da daukadan materialaren kontua bakarrik: irakurleek nire sasio eman diezaidaketen soka ere hor dago, Pello Zabaletak "Bolonio"ren kontuarekin emandakoak garbi adierazten duen bezala.

Horixe da, beraz, dudan asmoa.

Mila esker arretarengatik

Erantzun

Sartu